Lekeitiarrak idatzitako “Kristalezko begi  bat” nobela hartu dugu esku artean. 2013an Susa argitaletxeak kaleratu zuen eta garaian oso kritika onak izan zitue. Orain arte euskaldunek izan dugu nobela berritzaile hau irakurtzeko aukera, gaztelerara dela gutxi itzuli zen, hemendik gutxira ikusiko du argia bertsio katalandarrak, abian da bertsio italiarra eta gaur eman digu  notizia Miren Agur Meabek, ingelerara itzultzeko erresidentzia jaso baitute New Yorken.