Nafarroan egun dagoen egoera politikoa aprobetxatu behar dela esan digu ESK sindikatuko Xabier Barberrek. Joan den astean, 28 pertsona ezagunek mahai-gainean jarri zuten proposamena:  estatuko datozen hauteskundeetan Nafarroan zerrenda bateratu bat egitea. Zerrenda bateratu honen zergatiaz, eta aldarrikatuko dituzten baloreei buruz galdegin diogu Xabier Barber  Esk-ko ordezkariari.