Gurutze Beitia izango da Aste Nagusiko pregoilaria eta Txomin Barulloko Oihana Pascual txupinera. Konpartsa hau ia beteranoena da, 78an sortu bazten ere, orain arte ez dute aukerarik izan txupina jaurtitzeko. Gurutze Betiak urduri dagoela aitortu digu, pozik, eta bere pregoian umorea presente egonen dela aurreratu digu. A ze parea Oihana eta Gurutze, karakola ta barea! Ederki pasa dugu beraiekin solasean.