“SuperCat el Guardiá del Procés” ezagutu dugu gaur, Kataluinako prozesua bermatuko duen super heroia. Gizajoak, pilulak hartu behar izan ditu gazteleraz solasteko. Dituen eskularruak omen dira bere arma botreretsua, zerrenda bateratua edo CUP bozkatu arte jotzen omen du eskularruekin, dinbi-danba…herritarrak iritziz aldatu eta independentista bihurtu arte.  Prozesua babesteaz gain, prozesua umorez blaitzeko jaio egin dela erran digu.