Ramontxo Sagarzazuk zazpi urte eta hiru hilabete eman zituen Frantses estatuko kartzeletan, horietatik gehienak Maison d’arrêt egoeran, behin behineko espetxe erregimenean. Ziegan 22 ordu ematen zituen. Bere “eskape” garrantzitsuena ikasketak ziren, eta horretan aritu zen buru belarri. Kideekin egindako borrokaldiez, kolektiboaren garrantziaz, eta herritarrek eta senideek espetxean dagoen pertsonarentzat suposatzen duen indar “txutea” nabarmendu ditu. Halaber, dei zuzena egin die entzuleei, konfidantza edukitzeko presoengan eta jarraitzeko elkartasuna adierazten.