ELA sindikatuko hezkuntza arduradun Xabier Irastorzak gogor kritikatu du pasaden astean Madrilen hezkuntza arduradunek egin zuten bileraren ondoren Cristina Uriarte sailburuak esandakoak. “DBH eta Batxilergoko errebalidak ez dira bertan behera geratu, onarpena atzeratu da soilik” ohartarazi du Irastorzak. Halaber, LHko errebalidek bere horretan jarraitzen dute. Lakuako gobernuak hezkuntza erreformaren aurrean duen jarrera salatu du: “hezkuntza eskumenak goitik behera hartu eta hezkuntza sistema propioa gauzatu ordez, Madrilera begira jarraitzen du Uriarteren sailak” gaitzetsi du ELAko kideak.