Eibarko azken artisau tapizeroa ezagutu eta erreleboa hartzea erabaki zuten Iratxe Artiach eta Norone Bizkarra durangarrek. Artezi kooperatiba sortu eta tapizeria eta zaharberritzean egiten dute lan. “Etorri jaku zerutik, bixok lanak itxi eta tailerra zabaltzea erabaki genuen” aitortu digu Iratxe Artiachek. Dekoratzaileak dira, eta sortzaileak. Noski ukitu pertsonala ematen die euren lanei. Ekintzaile durangarren xehetasun guztiak kontatu dizkigu Artiachek.