Goizean Donostiako Gros auzoan dagoen Kortxoenea gaztetxera udaltzainak eta udal langileak desalojoa burutzera joan dira. Mehatsua bazegoen, baina geratuta. Ez diete desalojo agindurik erakutsi. “Udaltzainak oso jarrera harroarekin iritsi dira, eraikuntza enpresarentzat segurtasun pribatuaren lanak ari dira egiten, momentuz ez baitago epailearen agindurik” ohartarazi du Kortxoeneako Ioritzek.