Bihar egun handia dute hondarribiarrek, alardea. Ordea, azken hamarkadetan bezala, emakume eta gizonek ezin dute berdintasunean parte hartu. Gatazka piztu zenetik gaur arte herrian tentsioa jeitsi dela aitortu du EH Bilduko Hondarribiko zinegotzi Lore Erriondok. “Jipoiak eta ezin ikusiak egotetik, modu batean errespetatzera iritsi gara”. Aterabideak behar dituela Hondarribiak gehitu du, herritarren arteko elkarbizitza erabat hobetuko delako. “Herritarrek eman behar dute urratsa, baino lehen pausoa udaletik etorri beharko luke” aldarrikatu du Erriondok. Urratsak ematen diren bitartean, atzera Gipuzkoako aldundiak egin duela azpimarratu du. “Guztiaren gainetik jaiez gozatu dezatela herritarrek, betiere errespetuz” amaitu du EH Bilduko zinegotziak.