Kurdistango herriaren egoera ezagutu nahi izan dugu gaurko Kalegorrian saioan eta horretarako Kurdistan hegoaldean dagoen (Irak iparraldea) Karlos Zurutuza kazetariarekin solastu dugu. Zehazki, Kirkuk hirian dago Zurutuza, kurduen eta ISIS-en arteko gerra frontea marrazten duten lubakietan. Kazetariak kontatu digunez “egoera oso korapilotsua izan arren, inoiz baino fuerteago daude kurduak”. Gaur bertan hegazkin turkuek zonalde hori bonbardatu dute.