Kultura anitzez gogoeta egin dugu gaur tertulian Loretxu Bergouignan eta Markel Ormazabalekin. Donostian metro batzuetako tartean Tabakalera ireki eta Kortxoenea gaztetxea desalojatzear diren honetan, hiri eta herrietan nagusitzen den kultura ereduaz, kultura alternatiboak eta gune autegestionatuek egiten duten ekarpenaz eta kasu honetan zehazki Donostiako udalaren jarreraz hitz egin dugu.