Gune autogestionatuen kontrako epaiketak eta mehatxuak eguneroko ogia dira Euskal Herrian. Bilbon, Kukutza defendatzeagatik 19 lagunek epaiketa izango dute datorren astean eta Donotian, Kortxoenea gaztetxeko kideak erresistentzian ari dira hustea gelditzeko helburuarekin. Baina ez dira bakarrak. Zornotzako Ziztada Gune Askeko 7 kidek ere epaiketa izango dute bihar eta auziperatuei elkartasuna adierazteko protestak iragarri dituzte Bizkaiko herrian. Zornotzako Ziztada gune okupatuko kide batekin hitz egin dugu Kalegorrian saioan.