BILAKETAK

Albistegiak

RSS-Podcast

aa

Maritxu Murua historialariak Mandelaren bizitza pertsonalean, eta batez ere, apartheidaren aurkako borrokan eta Hegoafrikako historiataz idatzia du liburua. Egun berezi honetan, Mandelaren ibilbideari buruz solastu gara Muruarekin.

Maria Servini de Cubria epaile argentinarra, frankismoko krimenen aurka abian duen auziaren baitan, biktima ugariri deklarazioa hartzen ari da egunotan. Argentinan da Jon Arrizabalaga. Bere anaia Andoni Arrizabalaga 2 aldiz torturatu zuten, tartean, gaur Entzutegi Nazionalean deklaratu behar izan duen Jesus Muñecas guardia zibil ohiak. Telesforo Monzonek idatzitako “Itziarren semea” abestiak Andonik jasandako torturak ditu oinarrian. Jonekin hitz egin dugu guk, frankismoko krimenen aurka lanean jarraitu behar dela esan digu.

Maria Servini Argentinako epaileak frankismoko krimenekin amaitzeko abiatu duen bidea inpunitatearekin amaitzeko esperantza da askorentzat. Buenos Airesen dira pasaden astetik estatu espainiarreko hainbat elkarterekin batera euskal herriko frankismoaren aurkako kereilako kideak ere, tartean Sabino Cuadra Amaiurreko diputatua. Zirrikitua ireki dela azpimarratu digu, eta orain zirrikitu hori zabaldu eta frankismo garaiko goi kargudunen erantzukizunak argitzeko aukera zabalduko duela Argentinako justiziak. Instituzioetako kideekin batzar ofizialak egin dituzte eta Espainiar gobernuari frankistei ematen dien babes eremua txikitzen ari zaiola esan digu. Argentinako historia ilunetik ikasi eta inpunitate horrekin amaitzeko pilak kargatuta etorriko direla ere azpimarratu digu.

IKEA multinazionalak saltoki berria eraikiko du Baionan. Bihar egingo dute lehen harria jartzeko ekimen sinbolikoa. Bezperan, Bizi mugimenduak eta Mouguerreko “Cadre de vie” elkarteak ekimen sinbolikoa burutu dute Lapurdiko hiriburuan. Hilerri bat ezarri dute Baionako karriketan IKEAk denda txikien heriotza ekarriko duela salatzeko. Bizi mugimenduko Xabier Harluxet-en esanetan, IKEA bezalako proiektuak ez dira onuragarriak ez herritarrentzat, ez langileentzat ezta ingurugiroarentzat ere. [Argazkia: KAZETA.INFO]

Euskararen nazioarteko egunean euskaldun berri bat izan dugu Gakoa saioan. Fakun Aznarez Argentinan sortu zen baina 13 urte daramatza Euskal Herrian. Euskara nola eta zergatik ikasi zuen azaldu digu, eta euskararen inguruan dituen iritziak ere eman dizkigu. Aznarez-ek erakusten du, gogoa eta motibazioarekin ongi asko ikasi daitekeela euskara.

Ukrania komunikabideen lehen lerroan dugu azken egunotan, gobernuaren aurkako protestak burutzen ari baitira milaka herritar. Gatazkaren erdian: Ukraniako gobernuak Europar Batasunarekin komertzio akordio baten negoziaketa eten izana, eta Errusiarekiko lotuta. Txente Rekondok azaldu digu Ukraniako egoera politiko eta ekonomikoa zein den.

El valenciano Josep Moreno, portavoz socialista en la Comisión de Control de Radio Televisión Valenciana en Les Corts, nos ha contado como han vivido el cierre de Canal 9. “Nos han robado el único insrumento de nuestra habla, que nos permite conservar nuestra identidad” lamentaba Moreno en los micrófonos de Info7irratia. Según el portavoz socialista el partido popular a degradado la televisión pública para justificas su cierre “todos les hemos dicho que no tiene ningún derecho para dejarnos sin nuestra televisión pública”. Moreno ha sido crítico con la manipulación llevada a cabo por el PP valenciano, poniendo como ejemplo el caso de Beatriz Garrote, presidenta de la Asociación de Víctimas del Metro, hoy por primera vez en 4 años a entrado a Canal9, ha sido en el último programa especial.

“Euskararen kate hautsiak. Hizkuntza zapalkuntzaren memoria” liburua aurkeztu dute gaur Donostian, Aieteko jauregian, Euskal Memoria Fundazioak eta Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak. “Memoria ariketa kolektibo” gisa definitu du lana Paul Bilbao kontseiluko kideak, eta, halaber, Euskal Herriak bizi duen testuinguru politiko garrantzitsuan kokatu du liburu honen balioa.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »