BILAKETAK

Albistegiak

RSS-Podcast

aa

Teresa Toda, Egin egunkariaren zuzendari orde izandakoarekin hitz egin dugu. 6 urte eman ditu espetxean, gaur geratu da aske.

Eskoziako gobernuak “Liburu zuria” izeneko lana aurkeztu du gaur, Eskozia estatu independiente bihurtzeko eman beharreko urratsak azalduz, eta estatu izateak eskoziarrei ekarriko lizkieken onurak zerrendatuz. Bada, guk euskal estatuaz hitz egin dugu Julen Zabalo EHUko irakaslearekin. LAB sindikatuko Ipar Hegoa fundazioak “Euskal estatuari bide zabaltzen. Herritartasuna eta kultura” izenburupean osatu duen lanaren egileetako bat da bera.

Estrasburgoren epaia betez, Entzutegi Nazionalak beste 14 euskal presoren askatasuna agindu du gaur. Tartean, Gotzone Lopez de Luzuriagarena, larri gaixo espetxean egon den presoarena. Martuteneko espetxetik atera berritan hitz egin dugu berarekin. [Argazkia: Gorka Rubio/Argazki Press]

Bizkaiko Medikus Mundi erakundeak “Ez nago salgai, eta zu?” izenburupean kanpaina abiatu du emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako nazioarteko egunaren harira. Tartean, “Edertasunaren indarkeria” izeneko ikerketa burutu dute. Itziar Irazabal mintzatu zaigu indarkeriatzat jotzen ez den edertasun kanonei lotutako errealitate honetaz.

Hemos analizado el anteproyecto de ley sobre la seguridad ciudadana que pretende aprobar el gobierno español con Cesar Manzanos profesor de la UPV y miembro de Salhaketa. “Aparte de tener un afán recaudatorio, quieren privar el derecho a reivindicar los derechos”  subraya. Es necesario según Manzanos lanzar la ofensiva, dotando a la ciudadanía cuando la policía reprime y buscando nuevas vías de desobediencia y movilización.

Nines Maestro, especialista de salud pública de la Comunidad de Madrid y miembro de la Coordinadora Anti-privatización de la Sanidad Pública de Madrid afirma que el gran capital pretende acabar con todo lo público. Invitada por el sindicato LAB Maestro ha ofrecido hoy una charla en el Colegio de Médicos de Gipuzkoa. Hemos tenido la suerte de entrevistarla y analizar temas como la privatización de la sanidad en Madrid, también en el estado español; la actitud de diferentes fuerzas políticas; la privatización general de los servicios públicos y la necesidad de la movilización ciudadana.

Estatuaren gerra zikinak Santi Brouard eta Josu Muguruza ezker abertzaleko militanteak hil zituela 29 eta 24 urte bete direnean, Itziar Aizpurua ezker abertzaleko militante historikoa izan da gaur gurean. Josu Muguruzarekin zegoen hil zutenetean, Madrilen, Alcala hotelean. Bi erahilketez hitz egin dugu berarekin, baita estatu espainiarraren jarreraz ere.

Estrasburgoren epaia betez, Entzutegi Nazionalak hala aginduta, beste 10 euskal preso politiko espetxetik irten dira gaur. Tartean, Zornotzako Juanjo Legorburu. Castellongo Albocaserreko espetxetik irten da gaur arratsaldean. Euskal Herrirako bidean, Info7 irratian izan dugu.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »