BILAKETAK

Albistegiak

RSS-Podcast

aa

La Audiencia Nacional ha decretado el cierre del medio de comunicación Ateak Ireki. Acabamos de hablar con Pitu, miembro de Ateak Ireki. Ha denunciado este último ataque que llega a Euskal Herria desde Madrid, y ha añadido que le van a hacer frente con el único arma que tienen: el uso de la libertad de expresión.

Epaileak lau ertzain inputatu izana berri ona den arren, erantzule gehiago daudela uste du Cabacas sendiak. Polizia operazioa komisaldegitik agindua eman zuen “Ugarteko” inputatzea eskatzeaz gain, egun hartan eskopetak eskuan zituzten gainerako ertzainak inputatzeko eskatu dio abokatuak epaileari. Autoan ere atzera bota dituzte politikoek izan ditzaketen erantzule penalak argitzeko ikerketak. Orain beste froga batzuk eskatu dituzte hori argitzeko. Agerraldian senideek bakarrik daudela salatu dute, erakundeentzat bigarren mailako biktima balira bezala.

Hemos analizado con el abogado Alfontso Zenon la decisión tomada hoy por el Tribunal Supremo, quien ha acatado la sentencia de Estrasburgo, y ha acordado que sea la Audiencia Nacional quien aplique la sentencia del tribunal de derechos humanos. Para Zenon es un escandalo que 44 presos políticos vascos sigan en prisión por la doctrina 197/2006.

Iosu Lizarralde Sortuko kontseilu nazionaleko kideak guardia zibilaren eskutik jazarpena jasan duela salatu du Sortuk prentsaurrean. Lizarralderekin agerraldian Pernando Barrena Sortuko kideak hitz egin du. Gogor salatu du pairatutakoa, hala ere, ez gaudela kasu isolatu baten aurrean adierazi du, espainiako proiektu politikoa inposatzeko estrategiaren barnean baizik. Gainera honi azken asteetan jakindakoak gehitu behar zaizkio. Halaber, Iruñeako zein Gasteizko gobernuek estrategia hau babesten dutela deitoratu du Barrenak.

Gasteizko gobernuak hezkuntza arlorako osatu duen Bake eta Bizikidetza planaz galdetu diogu Rebeka Ubera EH Bilduko parlamentariari. Halaber, aurrekontuak izan ditugu hizpide, koalizio abertzaleak aurrekontuak osatzeko politika berri bat proposatu duen egunean.

Atzo Tolosako saioan alde handiarekin gainera Donostiarako txartela lortu zuen Igor Elortza Duragarrak. Fin ibili zen saio guztian,ariketa guztietan utzi zuen bere marka. Pozik beraz egindako saioarekin, baina, aldi berean sentsazio gazigozoa ere bazuela aitortu zuen info7irratiko mikroetan haren lagun Unai Iturriagak egindako bi potoengatik.

Onintza Ostolaza abokatua Puertoko espetxean zegoen Audientzia Nazionalak 9 preso aske uztea erabaki duenean. Bertan geratu da, espetxe horretan baitago Ixidro Garalde. Ostolazak erran digunez gaur iluntzerako aske geratuko dira 9 presoak, baina ezin da ziurtatu noiz. Nabarmendu du albiste ona dela 9ak aske geratzea baina doktrina aplikatuta daukaten denek beharko luketela aske, eta horiek guztiak aske geratzea exijitu du.

Joseba Artola aske geratu dela zuzenean jakin dugu info7 irratian. Jone Artola bere arrebarekin hitz egiten ari ginela jaso dugu albistea. Jonek erran digu lasai zegoela anaia, eta beraiek eman diotela bere askatasunaren berri. Anaia gaur aske geratzea ez zuten espero, pozez hartu dutela albistea, baina momentu gazi gozoak ere bizitu dituztela. Joseba Artolak 27 urte daramatza preso. 20 urteko espetxe zigorra bete baino 8 egun lehenago doktrina aplikatu zioten, beste 10 urte gehiago. Arratsaldeko 6etan geratu da aske Joseba Artola.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »