BILAKETAK

Albistegiak

RSS-Podcast

aa

El gobierno de Gasteiz ha presentado hoy su propuesta de presupuestos para el 2014. El consejero de Hacienda, Ricardo Gatzagaetxebarria, ha afirmado que el gasto social representa el 70% del total del presupuesto. Cifra que niega Nekane Jurado, con quien hemos analizado el presupuesto presentado por el PNV, así como las políticas fiscales actuales.

Urriko azken astelehena, egun handia gaur Gernikan, Azoka eguna. Baserritarrek euren produktu onenak salgai izan dituzte egun osoan zehar. Unai Aranguren baserritarrarekin hitz egin dugu lehen sektoreak Euskal Herrian bizi duen egoeraz.

Gaur berdintsu. Hodei gehiago eta euri zipriztin batzuk tarteka. Haizea hego-sartaldetik, bizi samar goiz partean eta bareago arratsaldean. Tenperatura berdintsu edo apur bat beherago, baina nahiko epel. Euri tantak ugariago barnealdean. Hodeiak saretuago iluntze aldera euri arriskua handituz. Borraska ekialderantz aldenduko da eta ganora gutxiko antizikloia geratuko da.
Bihar hodei batzuk goiz partean eta erabat garbi arratsaldean. Haizeak hegotik joko du, baina oso leun, eta tenperaturak zertxobait irabaziko du. Euri arriskurik ez eta eguzkiaren presentzia. Eguraldi ederra eta giro atsegina, beraz, egunaren ordurik gehienetan.

Polizia Nazional eta Guardia Zibilek gaur deklaratu dute Entzutegi Nazionalean. Ez ohikoa, epaileak aretotik irteteko baimena eman die gazteei. Euskal Herrirako bueltan direla Carlos Renedo auzipetuarekin hitz egin du Maite Bidarte lankideak. [Argazkia: NAIZ.INFO]

Mikel Valdivieso pasa den urriaren 15ean atxilotu zuten Iruñean, San Ferminetako txupinazoan ikurriña erraldoia jartzea leporatuta. UPNk ez duela euskal ikurren aurkako borroka irabaziko esan digu.

Funtzio Publikoko Mahai Orokorra gaur bildu da Gasteizen, eta LAB eta ELA sindikatuek bileratik joatea erabaki dute Gasteizko gobernuak ez baitu 35 orduko lan-astea berrezartzeko asmorik. LAB sindikatuko Funtzio Publikoko bozeramaile Itsaso Ortega gurean izan da, sektore publikoaren egoeraz mintzatu gara berarekin.

Erabaki oso garrantzitsua da Estrasburgoko Giza Eskubideen Epaitegiak 197/2006 doktrinaren inguruan hartu duena, eta estatu espainiarraren kontraesanak agerian utzi ditu. Hala uste du Floren Aoiz analistak.

Iritziak, balorazioak, erreakzioak, sententzia zuzenean,…Saio berezia egin dugu gaur goizean Info7 irratian.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »