BILAKETAK

Albistegiak

RSS-Podcast

aa

Astelehenean egin zuen Herriraren aurkako operazioa Guardia Zibilak. Ostegunean ikusi genituen aske 18 atxilotuetatik 16; datozen orduotarako espero da Manu Ugartemendia eta Jexux Mari Aldunberri espetxetik irtetea. Lau egun hauetan batzuek eta besteek egindako adierazpenak bildu dizkizuegu ondorengo erreportaian.

Gaur ekaitzetarako joera nabarmenduko da, egun osoan eta leku guztietan, baina batez ere arratsaldean eta Nafarroa eta Gipuzkoan garatuko dira. Erauntsi mardulak ere izan litezke. Haize nahasiak hego ukitua goizean eta mendebaldetik gerora, baina leun. Tenperatura behera abiatuko da, baina epel puntu goxoari eutsiko dio. Borraska ihesi eta antizikloia kokatu nahian.
Bihar borraska urrunduta antizikloia finkatuko da Penintsulan eta ipar haizea bidaliko digu bolada batean. Goizean zaparrada batzuk garatuko dira kostaldean, baina ateri egongo da egunean zehar. Tenperatura dezente jaitsiko da. Barnealdean oskarbi.

Guardia Zibilaren esku lau egunez izan ostean, aske geratu da gaur Eneko Villegas, Herrirako beste 13 kiderekin batera. Madrildik hitz egin digu, eta eskerrak eman dizkie euskal herritarrei, beren erantzunagatik aske daudela ziurtatuz. [Argazkia: @albertopradilla]

Onintza Ostolaza abokatua Herriraren aurkako operazioan atxilotutako lagunen inguruan epaileak hartu duen erabakiaz mintzatu da gurean.

Herrirako operazioan atxilotua izan ostean, libre geratu berri den Eneko Ibarguren azpeitiarrarekin solasteko aukera izan dugu. Ongi daudela esan digu, tratua egokia izan dela eta ziegetan bazutela bat bestearen berri. Oraindik beste lau geratzen dira deklaratzeko. [Argazkia: @albertopradilla]

Para Txerra Bolinaga miembro del movimiento Eleak la operación contra Herrira es una vulneración de derechos básicos. Ante la actitud del estado español, apuesta por profundizar en la desobediencia.

Sabino Cuadra diputado de Amaiur en Madrid, balora la operación policial contra Herrira. Afirma que el gobierno español tiene poder jurídico, pero subraya que políticamente está muy débil.

Altunaren ustez, gaurko operazioak argi erakusten du Euskal Herrian bertan landu behar dela bake eta normalizazio prozesua, estatuaren jarrera zein den argi dagoelako. [Argazkia: Naiz]

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »