BILAKETAK

Albistegiak

RSS-Podcast

aa

Donostiako Zinemaldiak 5. eguna bete du jada. Egitarau oparoa gaur ere, besteak beste, “Vivir es fácil con los ojos cerrados” filma estreinatu dute gaurkoan.

Donostiako Zinemaldiaren 61. edizioko inaugurazio galaren nondik norakoak kontatu dizkigu Ander Barinagak, baita nola datorren zinemaldiko lehen asteburua ere. Maitena Aierbek, berriz, Narko Cultura filmaren kritika osatu du.

Gaur eguraldia hobetu nahian, baina gauzatu ezinean. Gaur tenperatura dezente igoko da, batez ere barnealdean. Kostaldean ere tamaina polita harrapatuko du. Haizea suabe edo ia geldi, goizean hego ukituarekin eta arratsaldean ekialdetik, baina laino gehiegi kostaldean. Zirru hodei batzuk ere egongo dira zeru sabaian, baina oso sare eta ez dute euri arriskurik ekarriko.
Bihar hobekuntza nabarmena kostaldean ere, laino narrasak saretuz eta eguzkia bistaratuz. Hala, tenperaturak gora egingo du. Barnealdean bero, eta kostaldean tamaina onean, ekialdeko haize leunarekin. Antizikloia ongi kokatu nahian, gero eta giro atseginagoa.

Hemos analizado con Martxelo Alvarez, miembro de Ahaztuak 1936-1977, la orden de detención contra cuatro criminales franquistas dictada por la juez argentina Maria Servini.

Ostegun honetan, Periko Solabarria ezker abertzaleko militanteak eta Ernai gazte antolakundeko Mikel Buttonek Espainako audientzia nazionalean deklaratu behar dute, Eloy Velasko epailearen aginduz. Urduñan, gazte danbadan terorismoa goratzea egozten die epaileak. Ernaik Espainiar estatuaren errezeta zaharrak salatu ditu gaur eskeini prentsaurrean.

Herri Harresiak Luis Goñi eta Xabier Sagardoiren aldeko dinamika berriak jakinarazi ditu. Gazteak ezkutatuta daude, baina haien aldeko dinamikek ez dute etenik ez Barañainen eta ezta Iruñerria ere. Desobedientzia praktikan gauzatzeko unea dela nabarmendu eta herritarren konpromezua ezibestekotzat jo du Ataunek. Errepresio poliziala ere salatu du. Ekimenei dagokionez, irailaren 20an jende katea egingo dute eta parte hartzeko deia egin. Irailaren 27an laraja eguna antolatu dute eta urriaren 4an Barañainen harri sormena eguna.

Beñat Zaldua GARA egunkariko kazetariarekin mintzatu gara Diada egunaz, eta Asanblea Nacional Catalanak deituta burutu den giza kate erraldoiaz. Izugarria izan da bere hitzetan, eta mezua argia izan da: herritarrek datorren urtean burutu nahi dute Kataluniaren etorkizunari buruzko galdeketa.

Duela urte asko ospatzen zen Goikobaluko erromeria Arrasaten. Herriaren historiaren zati bat dela ulertuta, hainbat elkartek auzolanean egin duten lanari babesa adierazi dio Arrasateko udalak. Bide honetan larunbat honetarako, hilaren 14erako, Goikobaluko erromeria eguna antolatu dute. Giro euskaldunaz gozatzeko aukera paregabea Urteagaren esanetan.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »