BILAKETAK

Albistegiak

RSS-Podcast

aa

Andreu Porta Espelt miembro del movimiento civil Asamblea Nacional Catalana, ha afirmado que la hoja de ruta marca el 2014 como el año de ejercer el derecho de la autodeterminación. En este sentido, hoy será un día de recordar en muchos años. “Mañana toca trabajar duro” nos ha confesado.

Maite Ubiria, Sorturen nazioarteko harremanen arduradunarekin hitz egin dugu. Bartzelona erditik, gaurko egunari buruz hitz egin digu.

Hemos entrevistado al miembro de ERC Joan Tardá. Ha reivindicado el poder que tiene la sociedad para liderar los proiectos politicos. Preguntado por las ultimas declaraciones de Artur Mas, Tardá cree que ha rectificado en el mensaje institucional de ayer. “De hecho la sociedad catalana no va a permitir que frene el proceso” ha añadido Joan Tardá.

Udalbiltzako ordezkaritza ere bertaratu da. Bere esanetan, azpimarratzekoa da erabaki eskubidearen aldeko prozesua ariketa demokratiko gisa. Ikastekoa bada prozesu hontaz, ze terminotan burutzen ari den hausnartzekoa da ere Euskal Herrian ikusteko zer eta nola.

Independentistak sarearen eskutik Euskal Herritar asko hurbildu dira Kataluniara. Txutxi Ariznabarretak nabarmendu duenez, prozesu ezberdinak dira gurea eta Kataluniarrena, baina horrelako esperientzietatik ikasi egin behar dugu. Horretaz gain, bi herriek duten konplizitatea ikusita, elkartasuna adieraztea ezinbestekoa da.

Txutxi Ariznabarreta Independentistak sareko bozeramaleak, irailaren 7rako ekimenak antolatu dituela sareak aipatu digu, kataluniako prozesu soberanistari babesa adierazteko. Herrien erabakitzeko eskubidea europa mailan eztabaida politikoan dagoela ulertuta, premiazkoa da konplizitateak sortu eta elkarren indarrarekin norabide horretan bidea egitea, aldarrikatu du Ariznabarretak. Gainera independentzia abertzaleen proiektua baino gehiago dela aitortu du. Herrialde katalanek egingo dutena aldarrikatuz, larunbatean giza kateak egingo dira gurean.

Grebalariak aske plataformak GUNE osatzen duten eragileekin batera manifestua aurkeztu du Bilbon. Bilboko hiru grebalari epaituak izango dira irailaren 11ean eta 12an 2012ko M29ko greba eguneko gertaerak leporatuz. Guztia muntai poliziala dela eta beraien absoluzioa exijitu dute. Gainera sakonean honen helburua mobilizazio sozialak kriminalizatzea dela adierazi digu Jose Morales grebalariak aske! plataformako kideak. Guzti hau salatzeko mobilizazioak deitu dituzte.

Lurra eta Etxebizitzaren aldeko kolektiboak joan den ostiralean antolatu zuen protestaren ondorioz, 2 gazte konbokatuak izan dira gaurkoan Donibane Lohizuneko komisaldegian. Sustengu elkarretaratze bat antolatu du kolektiboak. Guk aukera izan dugu Xabier Tubal Abrisketa kolektiboko kidearekin, gaurko egunaz mintzatzeko. Horrez gain udan burutu duten kanpainaz, lurra eta etxebizitzaren egoeraz ta baita perspektiban diren helburuetaz pundu bat egin dugu berarekin.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »