BILAKETAK

Albistegiak

RSS-Podcast

aa

Iker Espolosin LABeko Gipuzkoako lan osasunaren arloko arduradunak azken urteetan zazpi behargin hil direla AHTren lanetan salatu du, azkena duela egun gutxi Bergarako zatian. Euskal gehiengo sindikalak protesta egin du herri horretan eta langileek subkontrata bidez lan egiten duten makroproiektuetan ez direla lan hitzarmenak betetzen ohartarazi dute. Instituzioek duten ardura azaleratu eta murrizketak etengabeak diren krisi tesuinguru honetan langileriak ez duela AHTrik behar aldarrikatu du Espolosinek gurean.

Txente Rekondo nazioarteko gaietan adituak Siriaren inguruko analisia egin du. Gaia konplexua dela dio, potentzien interes asko baitago atzean, Siria bera ere geopolitikoki zonalde egokia askorentzat. AEBk munduari mezu garbia bidali nahi diola uste du Rekondok, oraindik potentzia nagusia dela. Honi gainera Obamak dituen barne arazoak gehitu behar zaizkio. “Gerran hastea erraza da, nola bukatu zailagoa, are eta gehiago inguruko herrialdeetan dagoen errealitatea ikusita”, adierazi du Rekondok.

Eleak Mugimenduak prentsaurrekoa egin du Donostiako portuan igandeko ekimena aurkezteko. Txerra Bolinaga bozeramalearen hitzetan, udan izandako errepresioari erantzun eta datozen hilabeteetan izango diren epaiketa politikoetan inputatuta daudenei babesa irudikatzea izango da igandeko ekimenaren helburu nagusia.

Bilboko Bilduk aste nagusiaren balorazioa egin du. Aste nagusia markatu duen Carlos Urkijoren debeku saiakeraren ondotik, jai eredua bera indartu egin dela adierazi du. Horretaz gain, jeltzaleen gobernuak gai honetan bi jarrera ezberdin hartu izana kritikatu du. Halaber, jai gunean izan ziren bi indarkeria matxista kasu salatu eta konpartsek eta herritarrek orohar gai honetan duten sentsibilizazioa goraipatu ditu.

Donostiako Zinemaldiko Zinemira sailean eskainiko dituzten lanak aurkeztu dituzte gaur. GARA egunkariko Kultura saileko arduradun Amaia Ereñagarekin aritu gara euskal ekoizpenaz, baita, Zinemaldiaz dagoeneko zabaldu den informazioaz ere. Datorren irailaren 20ean hasiko da Donostiako 61. Zinemaldia.

Haizearen ipar ukituak tenperatura jaitsi egingo du apur bat, baina onaren mailak ez du batere galduko. Hodei batzuk bai, baina oskarbia nagusi zeru sabaian. Antizikloia mugitzen hasiko da eta fronte muturrak hurbilduko zaizkigu ipar-mendebaldetik, eguraldiaren martxa pixka bat aldatuz. Gaur gauean etorriko zaigu horietako bat euri lardatsa botaz. Bihar, ingalaterrako borraskaren muturrak antizikloia alboratu eta fronteak bidaliko dizkigu. Horietako batek harrapatuko gaitu eta giro lardatsa jarriko du kostan. Laino baxuek euri langarra botako dute. Arin harrapatuko gaitu fronteak baina egun guztian lainope eta motel mantenduko da kosta. Tenperatura asko jaitsiko da.

ETAren desarmeaz azken egunotan Euskal Herriko alderdi ezberdinen adierazpenez, Carlos Urquijo gobernu espainiarrak EAEn duen ordezkariaren jarreraz nahiz espetxe politikaz; baita lan hitzarmenak indargabetuta gelditu ostean euskal langileriak bizi duen egoeraz eta fiskalitate arloan PNV eta PSEk lortu duten akordioaz galdetu diogu Arraizi.

Alí Manaure, Sandino Primera y Centauro Saher son músicos y militantes revolucionarios. Consideran los cantores que la gira esta basada en un espacio para la solidaridad y la unidad de los pueblos, “puesto que la lucha del pueblo vasco es hermana de la Revolución Bolivariana”. Actuarán hoy y mañana ( 22-23 agosto) en la aste nagusia de Bilbo en la txosna de Askapeña; 25 de agosto en Arrasate en las fiestas de Uribarri; y el 30 de Agosto en Pausu (Xaia Ostatua).

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »