BILAKETAK

Albistegiak

RSS-Podcast

aa

Eleak mugimenduak zabaldu du gaur berria. Segiko kide izatearen akusaziopean 6 urtez espetxeratuak izateko arriskuan diren bi gazteen bila joan zen Guardia Zibila abuztuaren 2an Barañaingo etxebizitza batera. Elkartasuna kriminalizatu nahi dutela salatu dute. [Argazkia: ateak ireki ]

Gaur astebete hustu zituzten Egipton Anaia Musulmanen kanpalekuak ehunka eta ehunka herritar hilez. Txente Rekondorekin izan gara Egipton oinarrituta gai ugari hizpide hartuta: Anaia Musulmanak, Egiptoko iraultza bultzatu zuten sektore ezberdinen jarrera nahiz nazioarteko komunitatea.

Igor Goikolea euskal brigadistak Israelgo militar eta polizien esku bizitakoa kontatu digu. Pasa den ostiralean atxilotu zuten Palestinan eta atzo iritsi Euskal Herrira. Elkartasunik gabe herri zapalduak ez direla sekula aske izango aldarrikatu du gurean.

Txapeldunen Ligako atariko partida jokatuko du gaur iluntzean Errealak Olympique Lyonnais taldearen aurka. Milaka gipuzkoar Lyon-era joanak dira, baita Gipuzkoako ahaldun nagusia ere. Pozik mintzatu zaigu, Euskal Herriko talde bat Europan jokatzen ari delako.

Los trabajadores de Inasa han camparecido hoy en rueda de prensa, después de que el miércoles, gracias a un gran despliegue policial, empezaran a desmantelar la empresa de Irurtzun. Los trabajadores, en lucha durante más de un año, han agradecido el apoyo recibido y han criticado duramente la actitud del Gobierno de Nafarroa. Fernando Carrión, miembro del comité de empresa, ha estado con nosotros.

Nazioarteko gaietan adituak Egipton bizitzen ari diren bortizkeria nabarmendu du, baina uste du ez dela gerra zibil irekirik sortuko. Bi trenen arteko talka ikusten du Ezkurdiak Egipton, guztiari, ezinbestean, ikuspegi geopolitikoa gehitu behar zaion arren.

Inasa enpresaren atarian bildu dira 200 bat lagun, enpresako makineria ez dezaten bertatik atera. Arantxa Ibargoien LAB sindikatuko Sakanako metal arloko arduradunak Inasa defendatzearen beharra azpimarratu digu.

Irurtzungo Inasa enpresako makineria ateratzera joan dira gaur goizean. Langileak enpresa atarian bildu dira, desmantelamendua oztopatzeko. Guardia Zibila ere bertan da. Igor Arroyo Nafarroako LABeko arduradunak azaldu digu enpresak baduela etorkizuna eta bi aukera daudela: enplegua mantentzea edo espekulazioa nagusitzea.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »