BILAKETAK

Albistegiak

RSS-Podcast

aa

Donostiako piratentzat egun handia da gaurkoa, azken 11 urtetan bezala, Donostia abordatuko baitute. 3.000 bat lagunek. Markel Ormazabal-ekin aritu gara hizketan abordaiaz, eta oro har, piraten mugimenduaz.

Mendiz mendi, urratsez urrats jende ugari ari da parte hartzen ESAIT ek antolatutako mendi martxan. Gaur Hazparne eta Kanbo arteko etapari ekingo diote mendizaleek. Gaurtik aitzina, larunbaterarte, Ipar Euskal Herriko tontorrak zeharkatuko dituzte. Egon gara orain artekoaz mintzatzen Txiki Falero esaiteko kidearekin. Bere ondoan zen lagun bat ere elkarrizketatu dugu, Mailu Arrieta. Bien lekukotasunek baieztatzen dute giro ezin hobean iragaiten ari dela 13. mendi martxa. Deia luzatu dute hurrengo etapetan parte hartzeko. Gogora ekarriko dugu, mendi martxaren amaiera Irunen ospatuko dela larunbatean.

Joan den larunbatean hasi dira 90 bat lagun mendiz mendi aldarria zabaltzen. Gu egon gara lehen egunen balorazioa egiten Txiki Falero antolatzaileetako batekin. Eta zoragarria izan da bere hitzetan abiatzea, eta herri desberdinetan duten harrera. Giro oso ona dagoela baieztatu digu.

Larunbatean, abuztaren 3an, Bilboko Athletic futbol taldea Donibane Lohizunera joango da lagun arteko partida bat jokatzera. Estatu frantseseko 1 Ligako aurtengo sorpresa handia izan den Nice OGCren kontra ariko dira. Ipar Euskal Herrian euskara eta Seaska laguntzeko Bilboko taldeak egiten duen ekintza bat dela azaldu du Jokin Garateak, baina aldi berean kirol mailan partida interesgarria ere izango dela adierazi du.

Esaitek mendi martxa antolatua du datorren agorrilaren 3tik eta 10era. Euskal selekzioari bai ozen, izerdiz eta noski irriz aldarrikatzeko aukera paregabea. 13 garren edizioa da aurtengoa. Lanestosan hasi eta Irunen bukatu, Euskal Herria zeharkatuko du martxak, muga hautsi eta herritarren arteko elkar ezagutza bultzatuz. Kirola soilik ez, aldarrikapen eta bizipenez beteriko martxa delako Esaitek antolatzen duena. Bakotxak ahal duen moduan parte hartu dezake gainera, egun bakarra, bi ala ibilbidea osorik ere. Izenak emateko aukera zabalik da oraindik ere.
Ba gurean egon da Txiki Falero antolatzaileetako bat, guzi hontaz eta gehiago ere aipatu dugu berarekin.

Plantouneko etxe okupatuko kideek jaia antolatu dute larunbatean. Baionako bestak ospatzen diren egun hauetan hiriko auzoa ezagutarazteko eta bertan okupatu duten etxea erakusteko besta antolatu dute. Hartzea Lopez Aranak. Jendeari bertaratzeko gomita zabaldu du: “Sostengu besta bat da, guretzat oso inportantea da erakustea egiten duguna ez dela bakarrik zerbait indibiduala, horretarako jendea deitzen dugu etortzera”.

Xumai Murua bertsolari azkaindarra aurtengo Baionako besten irekiera ekitaldian euskararen presentzia ziurtatzeko hautatua izan da. Bertsolariak Baionako balkoitik egoerari egokituko zaion bertso bat botako duela kontatu du elkarrizketan. Eta poz handia baldin badu ere “arduratxo” batekin ere badela aitortu du. Lapurdiko hiriburuko bestetan euskararen presentziari buruz nabarmendu du: “Bada euskaldun anitz eta egia erran baditugu gure xokoak ere, eta festa euskaraz egin nahi duenak parada izanen du”.

Iban Lantxorekin , EH Bildu Sestaoko zerrendaburuarekin, hitz egin dugu Sestaon bertan, gaur arratsaldean, burutu den manifestazioaren arira.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »