BILAKETAK

Albistegiak

RSS-Podcast

aa

Bada aktualitate Baionako herrian. Ohi den moduan festen aurreko astean begiak Baionara begira dira, baina aurten lehenago piztu da giroa Baionan. Baionako Gazte Asanbladak pausu bat aurrerago egin zuen bere proiektua gauzatzeko beharrezkoa duen egoitzaren eskurapenari begira : okupazio bat burutu zuten gazteek. Egun bat iraun zuen, Herriko Etxeko arduradunak bertaratu, negoziatu eta lehen akordio batetara iritsi direlako. Guzi hortaz mintzatzeko Amaiur Renteriarekin egon gira goizean.

Gaur aurkeztu dituzte aurtengo Donostiako Piraten aste nagusirako berritasunak eta urtean zehar egindako hausnarketak prentsaurrekoan Donostiako Piratek. Guk Markel Ormazabali, Ddonostiako Piratak mugimenduko kideari galdetu diogu guzti honen inguruan.

Atzoko bileraz, bilan gazi gozoa egin daiteke.
Ministerioko teknikariekin egon dira eta Seaskak eskaera zuzena : murgiltze ereduaren egoera usteltzera ez uzteko.
Lege gerizarik ezean, Hendaiako kasuaren ondotik, Ipar Euskal Herriko ikastola guztiak ez ezik, Frantziaren administraziopean murgiltze ereduan diharduten eskola eredu guztiak ere arriskuan daudela nabarmendu dute. Epe laburrean aterabide bat aurkitu behar dela ere nabarmendu du Gorostiagak

Atzo iluntzeko 8etan itxialdia hasi zuten Naval Ontziolako langileek 18 orduko protesta egingo dute. Atarian hainbat herritar bildu dira, horien artean Iban Lantxo Sestaoko EHbilduko zerrendaburua, egoera oso zaila dela aitortu digu, eta tamalez jakina dela Bruselak emango duen erantzuna. Hala ere langileen eskubideen alde borrokan jarraituko dutela nabarmendu du Lantxok gurean.

Argi hitz egin du gaur Xabier Mikel Errekondok Amaiurreko bozeramaileak gurean. Luis Barcenas Alderdi Popularreko diruzain ohiaren ustelkeria aferaz aritu da solasean. Errekondoren ustez, ez da nahikoa gobernuan presidentea aldatzea, eta sakoneko aldaketa beharrezkoak dira. Frankismoaren ondoren sufritu dugun eredu ustelaren ondorioa dela hau guztia salatu du Xabier Mikel Errekondok.

Gaur hego puntuko haize boladatxo batek tenperaturari gorantz eragingo dio kostaldean ere. Arratsaldeko ipar brisak kostaldea apur bat goxatuko du, baina bero sargoria bertan ere nabarituko da. Berotzar galanta hegoaldean. Ekaitzak suspertuko ditu bero lamadatxo horrek. Nonahi egongo da ekaitzen bat edo beste lehertzeko arriskua, baina Pirinio aldean nabarmenduko da gehien.
Bihar tenperaturaren aldetik aldaketa gutxi nabarituko dugu, kostaldean ere beroa nabarmenduz. Trumoi hodei batzuk egongo dira zeru sabaian, baina ostarteak nagusituko dira egunean zehar. Oraingoan ekaitz arriskua kostaldean nabarmenduko da gehien. Antizikloiaren babesarekin, uda giro bikaina.

Gaur erabat ona. Zerua zeharo garbi gehienean eta tenperatura tamaina egokian kostaldean. Bero galanta jarriko da barnealdean eta mendialdean trumoi hodei batzuk agertu arren, ez dira ekaitz izatera helduko. Itsasertzean laino maskalak sortuko dira goizean, baina segituan desagertuko dira. Haizea goiz partean nora ezean eta geldi; arratsaldean, ipar-ekialdetik brisa moduan.
Bihar bero handirako joeran, baina tamainako giroa kostaldean. Bero zakarra barnealdean. Trumoi hodeiak agertuko dira hor, baina ekaitzik ez. Haizea goiz partean nora ezean ia geldi eta arratsaldean ipar-ekialdeko haize leuna, brisa gisa. Antizikloia pare-parean dugula, ederki babestuko gaitu.

Gaur isobaren balantza txiki baten ondorioz haizeak geldialdi luzexkagoa egingo du goizean, egunsentiko laino maskalak trinkotuz. Euririk ez du egingo eta lainook desegitean eguzkitsu geratuko da. Eguzkia apur bat txepelago, goi geruzetako hodei zirrinta batzuk egongo direlako. Hala ere, tenperaturak irabazi egingo du zertxobait eta giroak ere bai, goxoago jarriz.
Bihar itsas gainean laino koskatxoa sumatuko dugu goiz partean, baina, hala ere, txukun hasi eta dotore jarraituko du egunak. Haizea ipar-ekialdetik mugituko da eguerdian, baina, hala ere, tenperaturak irabazi egingo du pixka bat. Horrek giroa dezente hobetuko du.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »