BILAKETAK

Albistegiak

RSS-Podcast

aa

“Gaztelu plazan, alderdi eta sindikatu ezberdinetako ordezkariak bertan daude. Lehen balorazio bat egitearren Iruñerria eta Baztan aldean jarraipen handia izan du grebak, eta sakana aldean ahulago. Poliziaren probokazio eta jazarpena azpimarratzekoa da. Oihu nagusiak dira lapurrak kanpora, hitza herritarrei! Igor Arroyo, nafarroako LABeko arduradunaren balorazioa entzuteko aukera loturik.”

Gasteizen manifestazioa hastear Anerekin konexioa giroa nola dagoen jakiteko.

Helena erresidentzietako langilea da, haien egoeraren berri eman digu.

Erik-ek kontatu digu nola joan den goiza Ondarrun.

Mikel Alzuart [EHNE]: “Elikagaiek ez dute nortasunik, eta gure borroka da bertatik bertara, elikadura burujabetza egitea. Uste dugu instituzioek europa liberalaren aginduak betetzen dituztela. Horren aitzinean burujabetzaren beharra ezinbestekoa da. Gainera heldutasun nahiko dugu gure herrian beste eredu edo hazi bat gauzatzeko. Greba eguna ez da soilik gaurkoa, guretzat, egunerokoa da borroka!”

Gara egunkariko Iñaki Soto: “Gaurko greba orokorrak espainiar estatuak indarrean duen murrizketen agenda oso bati erantzuten dio. Gaurko mezua argia da : Herri honetan badago indarra eta badaude proposamen zehatzak alternatiba errealak gauzatzeko. Gizarteak badauka konzientzia, hemen gauzak ezberdin egiten ahal direla. Inposatutako agenda hori oso atzeratua da. Orain  gurean dugun galdera edo erronka da ze heinetaraino kapaz gauden gure agenda propioa argitzeko eta garatzeko Euskal Herrian. Hain zuzen, kontestu hontan kokatu behar da euskal prentsaren papera. Informatzea da bere funtzioa gertatu denaren inguruan. Bestetik ere, aldaketarako agenda horren komunikabide bat garen heinean, gure erronka da dialektika hori, sortzea eta zabaltzea.”

Gasteiz, Mikel gazte mugimenduko kidea: “Piketeak egin eta orain zutabeak hurbiltzen ari dira. Tentsio uneak egon dira. Jende asko badago”.

Dabid Martinez, grebaren komunikazio orokorraz mintzatu zaigu. “Pilla bat mezu jasotzen ari gara uneotan. Erronka nagusia zen piketeen inguruko informazioa, tokian tokikoa indartzea, eta komunikatzea. Herri komunikabideen lana oso garrantzitsua da, greba honen jarraipena hurbiletik segitu ahal izateko. Euskal herriko komunikabideek egiten duten lana holako egunetan ikaragarria izaten da. Ez gurean bakarrik, mundu zabalean ere egia zabaltzeko balio du”.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »