BILAKETAK

Albistegiak

RSS-Podcast

aa

Fakunek Uribe kostan greba izaten ari den jarraipenaren berri ematen digu.

Patxi Agirrezabala [ELA]:”Balorazio baikorra momentuz, argi geratzen da gaur ere, oso krudela den politika honek errotikako aldaketa behar duela. Herritarrak gara motore nagusi honen erdian. Alderdi eta instituzioak horri begira eman behar dira. Herritarrekin batera ,eta ez bizkar. Bihartik aurrera,segitu behar dugu, ez delako egun batetik bestera aldatzen egoera bat. Baina gero eta gehiago gaude, eta alternatibak geroz eta errealagoak dira. Beraz bihar jarraitu, presio mota guziekin bukatzeko. Borrokatu behar da bizi baldintza duinak eskuratzeko!”.

Igor ESK sindikatua: “Greba estrategikoa da gaurkoa, ez da defentsarako greba bat. Euskal herrirako alternatiba batetaz ari gara gaurkoan, auzo, lantegi eta herrietatik sortuko dugun alternatiba batetaz ari gara. Politika merkatu eta boteretsuen zerbitzura dago, herritar gehiengoaren kontra eta langilen eskubiden gainetik ari dena. Gasteizko legebiltzarrean politikari batzu egotea horren erakusle da”.

Fernando del sindicato CNT “no ha sido posible la union sindical, pero hay que salir a la calle”

Nerea Xorroxin irratia : Herriz herri eta arloz arlo jarraipenaren berri eman digu. ” %80ko segimendua bortzirietan, Lesaka aldean, enpresa gehienak itxita daude, Bera aldean berdin, jarraipen zabala. Goizean, Elizondo aldean nabaritu duguna da hainbat komertzio idekiak zirela ; hezkuntza arloan berriz, gehienak zerbitzu minimoekin daude. Mobilizazioei dagokionez, Donezteben manifestazio sindikala iraganen da eguerditan, arratsaldeko 6 etan elizondon eta lesaka mobilizazio herritarra”.

Oinatz Aizpuru, Iruñeatik: “Gaztelu plazan, pikete batean nago. Nafarroako egoera berezia ikusgai eta entzungai : gobernuaren aurka, ustelak, fuera ladrones eta bestelako oihuak. Polizia nazionalak inguratzen gaituzte. Atxiloketa bat baino gehiago dagoeneko. Laster zutabeak abiatuko dira.”

Ane Fernandez [Piztu], Donostiatik: “Auzo gehienetan segimendu handia izaten ari du grebak. Datu bat aipatzearren : Gros auzotik, pikete informatiboetan 40 bat lagun egon dira, eta poliziaren jarraipen estua izan dute bide guzian zehar”.

Hemos hablado con Oskar Matute y nos ha contado que “la respuesta que se está dando en las calles exige un cambio total de las politicas neoliberales”.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »