BILAKETAK

Albistegiak

RSS-Podcast

aa

Gasteizetik, Gaizka Amondarain (HalaBedi irratia): “Goiza nahiko lasai joan da orohar. Zutabe ezberdinak martxan dira dogoeneko eskualde ezberdinetatik. Laster berri gehiago”.

Bilbotik, Patxi Gaztelumendi: “Greba orokor giroan gara bete betean bilbon. Manifestazio nagusia Gasteizen izanik ere, hemen ere, elkarretaratze masiboa itxoiten dugu. Hainbat bloke ateratzen ari dira Bilboko auzo guzietatik, Gran Via betetzen ari da orduotan”.

Arratiatik, Aranek deitu eta argazki hau atera digu: “Hemen egoera sozioekonomikoa nahiko gogorra da, baina azpimarratzekoa da honen parean borrokarako gogoa badugula, eta gaurkoa honen erakusle da. Mobilizazioekin aurrera goaz!”.

La mañana está siendo complicada en Lizarra. Un pikete formado por más de 100 personas ha acudido al recien inaugurado Mercado. Sigue abierto pero sin clientela. Fuerte presencia también de la policía, hay 3 furgonas en la entrada del super mercado. Tenemos que unirnos y luchar mas!

Lehen balorazioa Jabi Garnikak egin digu : ” Gaurkoan ez da gelditzen borroka, erronka handia dugu, nola bihar artikulatzen ditugu indarrak eztabaida prozesu zabal eta anitza aurrera eramateko alternatibak ia eraikitzeko. Baina gaurkoz, oihartzun zabala izaten ari da. Momentu honetan pozik gara, nahiz eta batasun sindikalak ez deitu osoki greba honetara. Euskal Herriak modelo alternatibo bat izateko garaia du eta horretan indarra eman behar dugu! Gure karta sozial propioa gauzatzeko garaia da, Euskal herriko txoko guzitara”.

Sortuko bozeramalea, Amaia Izko, Iruñeatik: “Zalantzarik gabe kalera atera behar gara. Ezetz borobila eskubide zapalketari eta baiezkoa alternatibaren garaiari, sortuko dugun EH sozialistari. Iruñeako kaleetara aterako dena da nazka eta kemena. Nafarroan, egoera sozio ekonomiko oso latzari gehitzen zaio ustelkeria estrukturala. Alderdi batzuek dei ez egitea greba honetara zerbait da, lotsagarria benetan jendeari dei egitea greban ez parte hartzeko”.

Eneida Carreño: “Sakanaren desindustrializazioak ekarri du gure eskualdea egoera larri larri batetara. Apirilak 28an egin genuen eskualdeko greba orokorra, eta gaur ere, erabaki dugu bertan segitzea herri desberdinetan mobilizazioak burutzen. Altsasun eguerdiko 12etan, eta arratsaldeko 6tan irurtzunen inasako langile borrokari sustenguz.”

Agurainetik,Xabi LAB sindikatuko kidea: “55 langile atera gara goizeko 5etatik aurrera, orokorrean komertzioak itxita daude. Poligonoei dagokionez langile gehienek grebarekin bat egin dute. Gure errealitateari erreparatuta : Agurainek, EHko langabezia tasa gorenetarikoa du, eta ez dirudi hobera eginen duenik, baina gu egunero lanean gabiltza eta ikusiko dugu egoera larri honi buelta ematen diogun. Giro nahiko lasaia dugu eskualdean, baina aipatu, goiz hontan 8 gazte miatu eta identifikatuak izan direla”.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »