BILAKETAK

Albistegiak

RSS-Podcast

aa

Oierrek 9:00tan Lekeitioko egoeraren berri eman digu.

Oarsoaldetik Jon Ander. “Piketeak goizean goiz abiatu ditugu, Alcampon hasi gara goizeko 6etan, 3 taldetan banatuta. Orereta aldekoan nintzen ni, eta esan daiteke ez dela arazorik egon, jarraipen zabala izaten ari da, enpresa gehienak daude itxita. 11etan Donostiara goaz manifestaziora, eta arratsaldean eskualdean manifestazioa burutuko dugu. Datuei erreparatuta, Oreretan 3000 langabetu daude, enpresa asko ixten ari dira; beraz, grebara deitzeko arrazoinak ez dira falta”.

Fernando Carrion,  de INASA, dice sobre el muro popular construido ante la maquinaria  que “esta siendo duro, pero la gente está animada”. Los trabajadores de INASA de Sakana se sienten desamparados, muy críticos con el Gobierno de Navarra.

Oihana Cabello  busturialdeatik : “Jarraipen handia izaten ari du grebak. Bestaldetik ere, piketetan parte hartzen duten grebalariak poliziarengandik hurbiletik segituak dira”

Lasartetik Itziar Arteaga: “Usurbilen: gazte blokea osatzen ari dira, salatzeko gazteriak pairatzen duen zapalkuntza, eta gazteen eskubiden errespetua aldarrikatzeko. Arratsaldean ere manifestazioa burutuko da Usurbilen. Lasarte eskualdeko zenbaki deigarria : 4843 arrazoi lasarteko eskualdean greba hontan parte hartzeko.”

Oierrek zuzenean kontatu digu Lekeition zer nolako jarraipena izaten ari den greba.

Azpeitian ere jarraipen handia du greba orokorrak. Corrugados enpresako langile bat, Esteban: “130 lanposturen suntsiketak badu alternatiba, eta gaurko mezu hau da. Borrokan jarraituko dugu”

LABeko kidea den Eulate: “Jarraipen oso handia. Alternatibaren greba da gaurkoa. Gaur ikusten dugu jendeak bat egiten duela idei honekin. Gure eskualdea metal eta industriaren eskualdea da, ixten ari dira enpresa gehienak banan banan, borrokaz borroka gabiltza irauteko, egoera oso larria. Aletrnatibak badira , eta gaur hori da aldarrikatzen duguna. Azken ordukoei erreparatuta, jakin ertzainek elorrioko zentraletik bultzaka bota gaituztela. Hala era nahiko lasaia dugu uneotan giroa.
Azpimarratzekoa da, beste eskualde batzutan bezala, Eroskik ateak zabal zabalik ditu.”

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »