BILAKETAK

Albistegiak

RSS-Podcast

aa

Lanean gogor aritu ostean, larunbat honetan estreinatuko da Izan Pirata dokumentala. Donostiako jai herrikoien aldeko mugimenduaren nondik norakoak azaltzen dira bertan, 80ko hamarkadatik hasi eta gaur egunera arte. Urteetako lana izan da dokumental hau egitea, Donostiako ahots ugari bildu baitituzte, eta jende aunitzek hartu du parte. Piratetako Haritz Barelarekin solasteko aukera izan dugu gaur, dokumental honek zubi lanak egingo dituela esan digu, tresna bezala erabiliko dutela eta ahalik eta gehien zabaldu nahi dutela Izan Pirata dokumentala. Larunbatean, Donostiako Antzoki Zaharrean izango da estreinaldia, bikoitza gainera, eta sarrera debaldekoa izanen da.

Ia 1000 lagunek parte hartu dute gaur Askegunean osatu den Herri-Harresian. Helburua argia zen: 6 gazte auziperatuen atxilotzea ekiditea edo gutxienez, ahalik eta gehien oztopatzea hauen atxiloketa. Eta Askeguneko kideek helburua bete dutela esan daiteke, izan ere, Ertzaintza bi ordu inguru behar izan ditu Oier Lorente, Mikel Arretxe, Aitor Olaizola, Egoi Alberdi, Adur Fernández eta Ekaitz Ezkerra atzemateko. Nekane Zinkunegi lankideak Herri-Harresiaren bihotzetik egin digu kronika eta barruan bizi zen zirrara helarazi digu.

Beste hainbat leloren artean “Iñigo Cabacas gogoan zaitugu” edo “Zuek hil zenuten Iñigo Cabacas” bezalako oihuak entzun dira gaur Donostiako Boulebarrean.

Ia 1000 lagunek parte hartu dute gaur Askegunean osatu den Herri-Harresian. Helburua argia zen: 6 gazte auziperatuen atxilotzea ekiditea edo gutxienez, ahalik eta gehien oztopatzea hauen atxiloketa. Eta Askeguneko kideek helburua bete dutela esan daiteke, izan ere, Ertzaintza bi ordu inguru behar izan ditu Oier Lorente, Mikel Arretxe, Aitor Olaizola, Egoi Alberdi, Adur Fernández eta Ekaitz Ezkerra atzemateko. Amaia Zurutuza kazetariak, atxilotu aurretik Egoi Alberdik egin dituen azken oihuak jaso ditu.

Ia 1000 lagunek parte hartu dute gaur Askegunean osatu den Herri-Harresian. Helburua argia zen: 6 gazte auziperatuen atxilotzea ekiditea edo gutxienez, ahalik eta gehien oztopatzea hauen atxiloketa. Eta Askeguneko kideek helburua bete dutela esan daiteke, izan ere, Ertzaintza bi ordu inguru behar izan ditu Oier Lorente, Mikel Arretxe, Aitor Olaizola, Egoi Alberdi, Adur Fernández eta Ekaitz Ezkerra atzemateko. Amaia Zurutuza lankideak Herri-Harresiaren bihotzetik egin digu kronika eta barruan bizi zen zirrara helarazi digu.

Polizia autonomikoak zailtasunak eta oztopoak besterik ez dizkie jarri Askegunean ziren kazetari eta hedabide askori eta une askotan, informatzeko askatasunak Ertzaintzaren jardunarekin eta jarrera oldarkorrarekin talka egin du. Horren adibide izan da, besteak beste, Argia-ko Lander Arbelaiitz kazetariak bizitu behar izan dituen tentsio uneak.

Lur jota bere kideak atxilotu dituztelako eta oso egun gogorrak izan direlako, baina indarrez eta harrotasunez beteta Askegunean irudikatu den indar erakustaldiagatik, Beñat Apalategi, absolbituriko gazte auziperatuak, sentimenduz beteriko adierazpenak egin ditu irratsaioaren azken txanpan.

Atxiloketak izan eta berehala, lehenengo egunetik Donostiako gazte auziperatuekin egon den Eleak mugimenduko bozeramalearekin, Txerra Bolinagarekin hitz egin dugu. Hunkituta eta negar malkotan erantzun die gure galderei guztiaren gainetik ideia bat nabarmenduz: “Herri honek erakutsi duen indarrarekin lortuko dugu”

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »