BILAKETAK

Albistegiak

RSS-Podcast

aa

Alaba atxilotu berritan indartsu eta kementsu hitz egin digu Jone Amezagaren amak, Itziarrek. Seme-alabak indarrez eramatea salatu du eta gogor kritikatu ertzaintzaren eta hauen arduradunen jarrera.

Atxiloketaren ostean haserrea eta inpotentzia adierazi dizkigu Jone Amezagaren lagun Leirek. Baina Jonek hartutako jokabidea eta gertukoek eta gernikarrek izandako elkartasun jarrera ikusita harro ere agertu da. Mezua ere igorri dio Jone lagunari.

Gertukoak ditu Patxi Gaztelumendik Jone Amezaga eta haren gurasoak, azken hauek batik bat. Denbora honetan izandako jarreraz, jasotako elkartasun uholdeaz eta gaurko atxiloketaz hitz egin dugu berarekin Gernikatik zuzenean. Atxiloketa azoka egun batez gertuta izanaren esanahiaz ere aritu zaigu.

Jone Amezagaren atxiloketa bertatik bertara bizitu du Julen Arzuaga EH Bilduko legebiltzarkideak, kolpatu ere egin du ertzaintzak. Hala azaldu digu. Erabilitako materialaren inguruan (borrak batik bat), legezkoak ote ziren zalantza agertu digu.

Jone Amezaga gaztea ertzaintzak eramaten zuen unea bertatik bertara bizitu du Ion Telleria Naiz-eko kazetariak, eta hala kontatu digu Gernikatik. Ertzaintzaren jarrera oldarkorra nabarmendu du.

Gaur egin dira publiko Navarrometronoaren datuak eta bat iraulita geratu da nafarroako panorama politikoa. Europan gertatu bezala, indartsu sartuko da, beti ere inekesten arabera, PODEMOS alderdia, 18 eserleku lortuko lituzke indar berriak, 19tik 8ra jetsi UPN. 6 hilabete falta dira hauteskundeetarako, aldaketak emanen direla argi dago. Martxelo Diaz GARA egunkariko kazetariarekin datuen inguruko hausnarketa egin dugu.

Bi asteko oporren ostean, gaur itzuli dira Kaskarotenea ikastolako 13 haurrak klasera. Ura badute, baina argirik ez. Arratsalderako argindarra sortzeko gailu batekin jarriko dute. Laida Mujika ikastolako guraso eta lehendakariak goraipatu du gurasoen arteko elkartasuna dela Puolou auzapezak lortu duen gauza positibo bakarra, eta “motibatuak gira aitzina segitzeko” aitortu du. Kaskaroteneako haurrak bigarren mailakoak direla esan digu, haurrak ohartzen direla beste eskoletan bezalakoak ez direla salatu du Mujikak. Larunbaterako manifestaziorako deia egin du Kaskaroteneako lehendakariak.

Gaizka Izagirrek “It Follows” filamaren kritika ekarri digu.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »