BILAKETAK

Albistegiak

RSS-Podcast

aa

Borroka armatuaren bukaera iragarri du gaur Abdullah Ocalan, Kurdistango PKK-ko buruzagiak. Azpimarratu du, dena den, hau ez dela borrokaren amaiera, borroka berri baten hasiera baizik. Ocalan-en egin duen iragarpenaz mintzatu gara Faruk Doru, Bakea eta Demokrazia alderdi kurduaren europarako ordezkariarekin. Borroka berri baten hasiera dela honakoa esan digu, eta kurduek euren eskubideen defentsan borrokan segiko dutela.

Herrirako delegaritza bat Estrasburgon egon da gaurkoan, Emili Martinekin hitz egiteko aukera izan dugu, Herrira mugimenduko kidearekin.

Gaur mendebaldeko haize txikiak lainoak mantenduko ditu kostaldean, baina orduak pasa ahala saretzen joan, eta arratsalderako garbi samar haizearen hego ukituarekin. Hotz galanta goizean, baina maximoa dezente igoko da. Hobekuntza polita egunean zehar borraskari esker. Bihar
goizetik haize goxoagoa etorriko zaigu hegotik. Garbi samar goiz partean, baina hodeiak iritsiko dira hegoaldetik, eta ilunabarrerako goibelago. Euria barra-barra gauean zehar. Epeltasunari eutsiko dio, halere. Barnealdean lehenago hasiko da euria botatzen.

Donostiako agenda kulturalaren aste honetako errepasoa.

Azken agurra eman diote Hugo Chavezi mundu osoko agintari politiko eta milioika herritarrek Caracaseko Akademia Militarrean. Sortuk delegazioa bidali du, Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia eta Asier Altuna Sorturen nazioarteko harremanetarako Amerikako arduraduna. Garitanorekin hitz egin dugu eta Chavezi agurtzera hurbildu den jendetza ikusita txunditurik azaldu da. Modu berean ziur da iraultza bolibartarrarekin jarraituko duela herrialdeak.

Gaur atzokoaren antz handia izango du gaurkoak. Eguraldi bikaina oro har. Hego haizea leun eta tenperatura epel. Egunean zehar ostarteak nagusi eta eguzkia bistan. Iluntzean hodei zamatxoa jarriko da parean, euri tantaren batzuk bota nahian, baina oso gutxi. Agian barnealdean zertxobait gehiago bota lezake. Atlantikoko borraskaren magalean ederki jarraituko dugu.
Bihar aldaketarik ez. Hego haize leuna ibiliko da epeltasunari eutsiz. Hodei xafla bakan batzuk agertuko dira, baina ostarteak nagusi, eta eguzkia bistan izango dugu. Iluntzean hodei sendoagoak, euri tantaren batzuk bota nahian, batez ere barnealdean.

Donostiako agenda kulturalaren aste honetako errepasoa.

Gaur laino palasta txiki batek estaliko du zerua, kostaldean behintzat. Euri pixka bat bota lezake goiz partean, baina arratsaldean ateri izango da eta argitzera egingo du. Haizea geldi samar ipar-ekialdetik, baina ilunabarrerako hego ukitua sumatuko zaio eta epeltasuna ekarriko digu hurrengo egunetan. Barnealdean oskarbi egongo da, baina sekulako hotza izango da goizean.
Bihar haizeak ekialdetik joko du hegoa mugitu nahian, baina lainoak egongo dira kostaldean goiz partean. Eguerdirako eguzkia bistan kostaldean ere; hala ere, epeldu ezinean. Batez beste dezente irabaziko du tenperaturak, baina barnealdean oskarbi eta hotz.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »