BILAKETAK

Albistegiak

RSS-Podcast

aa

Joxe Landa. Egunsentian zeropean Euskal Herri osoa. Gero, hegoaldeko haizea hasiko da, eta tenperaturari gorantz eragingo dio horrek. Eguraldi dotorea eta nahiko giro atsegina geratuko da. Hodei sare batzuk zeruan, baina eguzkia bistan. Hego haizea izango dugu egun batzuetarako eta aurrerantzean tenperatura pixka bat gorago ibiliko da. Baina euri mehatxua sumatuko dugu.

Gaur ez dio eutsiko abiatutako onbideari. Goiz partean ateri eta goxo, hego puntuko haizearekin; arratsaldean, berriz, haizea ipar-mendebaldera aldatuko da eta kaskarralditxoa eragingo du. Eraso arina izango da, baina lainotzar ugari eta euri lardatsa izango da kostaldeko tonika. Tenperatura ez da asko jaitsiko eta eguerdiko hego puntuaren epel antza horrek onura ekarriko du.
Bihar ateri izango da antizikloiaren eraginez, baina hotz egingo du, eki haize zitalak tenperatura behean mantenduko baitu. Laino gutxi eta eguzkia bistan dela, itxura ederreko eguraldia; hori bai, hezurretaraino sartzen den haize petral horrekin, goxotasun gutxiko giroa.

Donostiako agenda kulturalaren aste honetako errepasoa.

Gaur pattal hasiko da eguna, baina hobetzera egingo du gerora. Haizeak ipar-ekialdetik joko du gehienetan eta askoz bareago ibiliko da. Eguerdirako ostarteak nagusituz eguzkia bistan jarriko zaigu, baina epeltasun asko ez du zabalduko haizeak ez diolako utziko. Ekialdeko haize fin hori geldi samar ibiliko da, baina hotz mantenduko ditu bazterrak.
Bihar itxura aldetik irabazi egingo du, baina petral jarraituko du eguraldiak ipar-ekialdeko haize zitalarekin. Laino maskalak sare samar egongo direnez ostarte batzuk zabalduko dira eguzkiari lekutxoak utziz. Goizean zeropean aurkituko da ia lurralde guztia.

Donostiako agenda kulturalaren aste honetako errepasoa.

Donostiako agenda kulturalaren aste honetako errepasoa.

Gaur Onetik jarraituko du, hego haize leunarekin. Zerua garbi eta tenperatura epel, Euskal Herri osoan. Antizikloiaren magalean jarraituko dugu. Borraska geldi Portugal aldean, baina desegiteko zorian. Mediterraneoko borraska Italia alderantz urrunduko da. Behe laino gutxi eta zeru sabaia urdin. Hego haizea bareago eta eguratsa garden.
Bihar Aldaketa. Haizea aldakor geratuko da. Hegotik joko du arratsaldera arte eta epeltasunari eutsiko dio. Arratsaldean hego hodeiak ugaldu eta iluntzerako haizea mendebaldetik jarri eta tenperatura apur jaitsiko da. Euria barra-barra gauean zehar.

Donostiako agenda kulturalaren aste honetako errepasoa.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »