BILAKETAK

Albistegiak

RSS-Podcast

aa

Gauean zehar euria galanki botako du eta horrelaxe jarraituko du eguerdira arte. Ipar-mendebaldeko haize petralak giro kaskarra jarriko du goizean. Arratsalderako atertu eta itxura hobea jarriko zaio. Haizea baretu eta ipar-ekialdetik joko du iluntzerako. Tenperatura ez da asko igoko, baina hobekuntza polita izango da eguna bukatzerako.
Bihar egunsenti freskoa, baina itxura polita egunean zehar, zerua garbi samar. Nora ezeko haize geldiak hego ukitua ibiliko du goiz partean eta arratsaldean brisa txikia. Eguzkia presente dela tenperatura apur bat igoko da.Eguraldi dotorea Euskal Herri osoan

Espaniako entzutegi nazionalak 15 euskal preso politikoren 197/2006 doktrinari buruzko helegitea atzera bota izana oso larria dela azaldu digu. Bestalde poztasuna adierazi du Oscar Abad eta Itziar Martinezen kaleratzearekin eta elkartasuna doktrina aplikatuta espetxean jarraitzen duten 65 preso politikori.

Donostiako agenda kulturalaren aste honetako errepasoa.

Eguraldi ederra eta giro zoragarria. Egunsentian ere epelago gaur, eta maximoak bero puntua harrapatuko du leku askotan, barnealdean batez ere. Haizeak hegotik joko du egun osoan, batere harrotu gabe. Hodeirik ez dugu ikusiko, eta eguzkia bai, patxada ederrean, zeru sabai urdinetik bazterrak epeldu nahian. Udazkenari dagokion onenetakoa. Giro dotore eta atsegina.

Esaera zahar baten arabera, “soineko guziek badute beren ifrenzua”. Hori gogoan, Bernando Atxagak bere nobela eta poema sorburua azaldu du Joxeangel Arbelaitzek zuzendutako “Leku Hutsak, Hitz Beteak” dokumentalean. Oihana Etxebarrieta, biekin aritu da solasean.

Bihar, goizean euria galanki eta atertu ezinean egun osoan. Lurralde osoa hartuko du, kostaldea eta Nafarroa gehiago gaztigatuz. Haizea mugituko da iparretik eta tenperatura jaitsi ere bai. Zarra-zarra etengabeko euri jasak. Ziertzo haizea ere mugituko da Erribera aldean.

Oihana Etxebarrietak By Pass filmaren kritika egin du.

Lur Olaizolak Le Capital filmaren kritika egin du.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »