BILAKETAK

Albistegiak

RSS-Podcast

aa

Arkaitz Apalategi, goierriko hitza. Aurreko grebaren pare, jarraipena erabatekoa da.

Pitu (Ateak Ireki) eta Amaia (Herri Ekimena). Banketxeen lana salatzeko, sarreretan eserialdiak burutzen ari dira. Mobilizazioak oso garrantzitsuak izaten ari dira. Ateak Ireki komunikabideak jarraipen berezia egiten ari da.

Eulate, durangaldetik. Industrialguneetako enpresa gehienak itxitak daude.

Ane Zabala, 11 Telebista. Merka Bilbon ohikoa baino mugimendu gutxiago, El Corte Inglés tentsio momentuak egon dira eta Bilbo zentroan komertzioak orohar irekiak direla adierazi digu.

Goizeko 7etatik informazioa zabaltzen hasi dira.  Herrian dauden hiru obra, banketxeak eta zerbitzu publikoak itxiak daude. Goizean zehar polizia jarrera bortitzarekin hurbil da baina momentuz ez da inongo arazorik egon.

Patxi Agirre, garraiolaria eta Hiru sindikatuko kidea. Armiñon eta Irunen pikete informatiboak jarriko dituzte, garraiolarien egoera zabaltzeko. Duela 2 urte izugarrizko murrizketak jaso zituzten, horrekin batera erregai ta errepideko zergak geroz eta altuagoak dira. Egoera hori jasangaitza dela adierazi digu.

Iñaki Lazarobaster, EHNE sindikatua. Nekazarien sektorea urte asko darama krisian, egoera okerrera egiten ari dela adierazi digu.

Patxi Agirrezabala, Elako ordezkaria. Azken datuen arabera, oihartzuna geroz eta indartsuagoa da. Aurreko egunetan aurreikusten zituzten datuak betetzen ari direla ziurtatu du. Irakaskuntza arloan jarraipena zabala izaten ari dela adierazi digu.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »