BILAKETAK

Albistegiak

RSS-Podcast

aa

Hiru film ekarri dizkigu Lur Olaizolak.  “Blancanieves” Pablo Berger-rek zuzendutakoa, zine mutuari omenaldi bat da.  Bigarrenik, François Ozon-ek zuzendutako “Dans la maison” filma,literatura irakasle eta ikasle baten arteko harremana kontatzen duena. Azkenik, Zabaltegi Perla sailetik Pablo Larrain-en “No” filma.

Sail Ofizilean estreinatu diren “El artista y la modelo” eta “Fox Fire” filmeen kritika egin du Lur Olaizolak. El Artista y la Modelo Fernando Truebaren azken lana erritmo motelekoa bada ere, argaki lan dotorea dauka. Bestalde, Fox Fire Laurent Cantet-en luzemetraiak emakumeak ditu protagonista hasiera oso interesgarria bada ere, korapilatsuegi bihurtzen da minutuak pasa ahala.

Bi urte orain Arbonako herriko etxean zerbitzugune handi baten proiektua mahai gainean dela. Desadostasun politiko bat badenez erreferendum antolatu dute, zerbitzugune horren egingarritasunaren erabakia herriaren esku utziz. Atzo, irailaren 23an iragan da kontsulta herritarra. Ezezkoa nagusitu egin da. Marie-José Mialocq auzapeza buru duen gehiengoak ezusteko handia hartu du, proiektua bertan behera uztearen erabakiarekin. Xabi Aphesteguy, Arbonako herriko etxean oposizioan den hautetsiarekin egon gira. Goraipatu nahi izan du lehendabizi herritarren parte hartze masiboa.

Oihana Etxebarrietak Amour eta Arbitrage filmeen kritikak egin dizkigu.

Richard Gere eta Susan Sarandon protagonista dituen thriller erakargarria den arren, hotz geratu da publikoa. Gauz gutxi kontatzen du.

Gaur hasiko den 60. edizioko zinemaldi honek ekarriko dituen film eta dokumental esanguratsuen laburpena egin digu Lur Olaizolak.

Preso politikoen auzia Estrasburgoraino iritsi da gaur Herrira! mugimenduaren eskutik. Asteazkenetik, euskal preso politikoen eskubideen aldeko delegazioa bat hiriburu europearrean izan da eta bertatik adierazi digutenez, euro-parlamentarien partetik harrera ona jaso dute. Herrira! mugimenduko ordezkari den Beñat Zarrabeitiak ondorengo balorazioa egin du Estrasburgotik.

Arturo Villanuevak bizi duen egoeraren aurrean, estradizio eta atxiloketekin amaiatzeko garaia dela aldarrikatu du ELEAK mugimenduak. Ausardia eskatu die estatu espainiar eta frantziarrari, aurkari politikoarekin aukera berdintasunean aritzeko ausardia.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »