BILAKETAK

Albistegiak

RSS-Podcast

aa

40 bat poliziek Donaixti herria okupatu dute goizeko 10ak aldera. Ate bat txikitu eta etxe okupatura sartu dira jendarmeak, gazteek berriz kanpoaldean dira. Bertan den Txomin Catalogne-ekin hitz egin dugu guk.

Urriaren 11rako greba orokor eguna deitu dute Espainiako Estatuko nazio ukatuetako ikasle antolakundeek; Ikasle Abertzaleak ere deialtzaileen artean dago. Krisiaren aitzakian, hezkuntza pribatizaziora kondentzen ari direla eta ikasleen eskubideak gero eta murritzagoak direla salatu du gurean Ikoitz Arresek. Madrilen egindako agerraldian iragarri dute greba orokorra.

Gero eta hurbilago dago Iosu Uribetxebarria aske geratuko den eguna. Larriki gaixo dagoen preso politikoa abuztuaren 1ean heldu zen Donostiako ospitalera, epaileak baldintzapeko askatasuna ezarri dio. Tartean, gose grebak, mobilizazioak, debekuak, atxiloketak, protestak eta hamaika aldarrikapen. Entzun hilabetean bildutakoak.

Hilabete luze eta gero Iosu Uribetxebarria baldintzapean aske uzteko erabakia hartu du Luis de Castro epaileak. Erabakia, hala ere, ez da irmoa. 5.eguneko epea dute aldeek helegitea jartzeko. Egoeraren hausnarketa egin digu Jon Garai Herrirako kideak.

Abuztuaren 31an, duela 199 urte, sutan kixkali zuten Donostia. Gerrate Napoleonikoen baitan, Britaniar eta Portugaldarrek eman zioten su eta txikitu zuten Gipuzkoako hiriburua. Astebete eman zuten hiria birrintzen, eta 1000 hiritar babesgabe inguru erahil zituzten tiroz eta baionetaz. Gertatutakoaz hitz egin digu Iñaki Egaña historialariak.

Larunbatean, irailaren 1ean, jarriko dute indarrean paperik ez duten etorkinak osasun arretatik kanpo uzteko dekretua. Neurri berri honetaz eta gai honekiko Euskal Herriko administrazioek duten jarreraz hitz egin dugu Brigida Ridruejo SOS Arrazakeriak taldeko kidearekin.

Forondako airepotuan 24 orduko zerbitzua berrezar dezaten eskatu du koalizioak eta gogor salatu du Arabako ahaldun nagusi Javier de Andresek, arabarrak defendatu beharrean, Madrildik inposaturiko neurriak ezarri dituela herrialdean.

Audientzia Nazionalaren debekuari aurre egin eta bi ekimen garrantzitsu deitu dira gaur gurean Iosu Uribetxebarriaren askatasuna exijitzeko. Eguerdian, Paulo Agirrezabaltegi frantziskotarrak hasi du martxa ospitaletik. Larunbatean, aldiz, manifestazioa deitu dute Donostian. Beñat Zarrabeitia Herrirako kideak eman digu horren berri.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »