BILAKETAK

Albistegiak

RSS-Podcast

aa

Erabat txikitu ditu Iruñeako udaletxeak Arantzadiko baratzak. Gainera, azken orduetan 3 ekintzaile atxilotu ditute. June Donemiliaga Arantzadi Bizirik taldeko kideak egoeraren berri eman digu.

Generatlitateak 5000 milioi euroko erreskatea eskatu dio Espainiako estatuari. Masen gobernuak adierazi du ez dutela baldintza politikorik eskatuko, baina asko dira hori posible izango ote den zalantzan jartzen dutenak. Ana simó ERCren talde parlamentarioko bozeramailearekin izan gara.

RPS Federazioak Ipar Euskal Herrian lurralde elkargo propioa sortzeko aldarrikapena babestu izana oso positibotzat jo du gurean Maite Ubiria kazetariak. Euskal lurralde elkargo baten aldeko aldarrikapena gero eta zabalagoa den honetan, datozen 6 hilabeteak bereziki garrantzitsuak izango direla aurreratu digu.

Donostiako Hospital ataritik, Josu Uribetxebarriaren alde eta salbuespen neurrien aurka mobilizatzeko dei luzatu die Herrirak herritarrei, bereziki, asteburuan egingo diren protestetan parte hartzekoa. Eskaera zuzena ere Estatu espainiarrari: Josuren bizitza jokoan dagoela, ezin dela gehiago itxoin, eta beraz, preso arrasatearra berehala aska dezatela.

Bilboko Aste Nagusiaren baitan, Auzoen eguna antolatu du gaurko Auzotarrok Koordinakundeak. Jaia eta aldarrikapena uztartuko dituzte, besteak beste, urtean zehar Bilboko auzoetan egiten diren jaiei Udalak laguntza gehiago eman diezaien eskatzeko. Guk, Igor Vazquez Auzotarrok Koordinakundeko kidearekin hitz egin dugu.

Baxe Nafarroako Donaixti herriko gazteek ez dute uztailean okupatu zuten etxea uzteko asmorik. Baionako epaileak 72 ordu eman zizkien atzo etxetik joateko, baina eurak, erresistentzia egiteko prest dira, proiektuaren zilegitasuna defendatuz.

Patxi Lopezek Gasteizko legebiltzarrerako hauteskundeak urriaren 21era aurreratu ostean, Ander Iturriotz soziologoak hauteskunde aurretiko hausnarketa egin du gurean. Batetik, Lopezen erabakia guztiz elektorala dela dio Iturriotzek, popularren murrizketen aurrean oposizio estiloa gorpuztu duela horrek berriro ere galdutako abagunea emango diolakoan. Bestetik, hauteskunde kanpainan krisia eta baita EHan ireki den prozesu politikoa, bi gaiak jorratuko direla uste du. Azkenik, ezker abertzalearen parte hartzeaz, historikotzat jo du EH Bildu koalizioa.

4000-5000 pirata inguru bilduko dira gaur Donostiako portuan festa herrikoien aldeko abordaian. Aurten gainera, Piraten 10. urteurrena dela eta makina bat sorpresa egongo dira, horietako bat da goizean jakinarazi dena: Fermin Muguruzak arratsaldeko lauretan eskainiko du kontzertua. Hain zuzen dela 5 urte, egun honetan bertan egin zuen bere biraren azken kontzertua.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »