BILAKETAK

Albistegiak

RSS-Podcast

aa

Aste bateko greba hasi dute Azpeitiko Corrugados enpresako langileek. 60 langile kaleratuko dituzte eta beste denak enplegua erregulatzeko espediente baten eraginpean daude. Jaurlaritzaren bideragarritasun plana kritikatu dute eta ez dute baztertzen greba mugababea hastea. Esteban Campos langile komiteko kidea.

Kazetariz beteriko gela batean aurrean EHBai koalizioko ordezkariek prentsaurrekoa eskaini dute Baionan lortu dituzten emaitzen balorazioa egin eta bigarren itzulira begira koalizioaren posizionamendua argitzeko. EH-Bai koalizioak azaldu duenez, “nahi genuke bere hautagaiak sostengatu baina Alderdi Sozialistak duen politikak hori ezineskoa egiten du”. Honenbetsez, bigarren itzuliari begira (Igandean izango da) koalizio abertzaleak ez du boto konsignarik emango.

Se está hablando mucho sobre el hipotético rescate al Estado español, a pesar de los interminables recortes que están adoptando. Hemos estado con la economista Nekane Jurado. Según ella, al final el dinero que se va a prestar a las entidades financieras  lo va a pagar la sociedad. Afirma que la sociedad debe ser consciente de la situación y no hacer caso a los politicos cuando dicen que va a ser un rescate blando.

[Senpereko Herrira Mugimenduak eginiko agerraldia.] Joan den Maiatzaren 14an abiatu zuen gose greba, atzo bertan behera utzi zuen. Bordeleko espetxean dagoen gazte senpertarrari berriz ere bakartua ez dela izanen hitza eman diote.Argazkia: Kazeta.info

(RUP – Declaración íntegra de Barrena) En rueda de prensa ofrecida en Donostia la izquierda abertzale ha afirmado que es una sentencia que no cabe interpretar sino como “una patada al proceso” y que “muestra la debilidad del Estado”. Argazkia: Berria

(Agerraldia Ugartebururen adierazpena osorik) Donostian egindako agerraldian ebazpena salatu dute eta herri gisa dagokion neurrian eta demokrazian sakonduz erantzuteko deia egin dute. Argazkia: Berria

Iruñeatik zuzenean eginiko saioa.

Bidasoa-Urdazuri elkarteko kideak bart egindako ekimenaren ingurukoak azaldu dizkigu. Bordele inguruan tren linea berriaren lanak hasi dituztela adierazi du eta lurren desjabetzeak sosik ere ordaindu gabe egiten ari direla.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »