BILAKETAK

zz- ARTXIBOA

RSS-Podcast

aa

Zirimola, gazteek eginiko irratsaioa

Irratien tartean, Bilbo Hiria Irratiko lagunek Gotzon Hermosilla kazetariari egindako elkarrizketari esker, udal hauteskundeek Barakaldon eragin duten aldaketaren berri izan dugu. Ondoren, Euskal Herriko Bilgune Feministako kide Saioa Iraolarekin azken ‘Bilgune Kontari’-n landutako kontuen errepasoa egin dugu. Elkarrizketa Asier Etxenike soziologoari egin diogu udal eta foru bozen emaitzen inguruan. Euskal antzerkigintzari zabaltzen diogun tartean, EHAZE Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteko Itziar Eliasek Donostiako XXVII. Gazteen Antzerki Topaketez hitz egin digu. Amaitzeko, Txapa irratikoek Manex Bereistainekin ‘Hari hauskorrak’ artikuluaz aipatutakoak izan ditugu entzungai.

Zirimola, gazteentzako irratsaioa.

#Resist7 zuzenean Gasteiztik, saio osoa Hamaika, Naiz eta Info7 elkarlanean.

Emagin eta Euskal Herriko Bilgune Feministak elkarlanean antolaturiko Euskal Herriko Mugimendu Feministaren ibilbidea irudikatzen duen Gorputz_grafiak erakusketa ikusgai dago Donostiako Koldo Mitxelenan. Erakusketak irauten duen bitartean hainbat hitzaldi eta mahainguru eskaintzen ari dira, horien artean, hemen entzungai duzun “Subjektu Feministaren Frekuentziak” izeneko irratsaio solasaldia. Mugimendu Feministan bizi izandakoak kontatu zituzten Arantza Urkaregi Etxeparek, Maite Egiguren Golmaiok eta Maitane Ibernia Belamendiak, Eider Olazar Elduaienek gidatutako saioan.

Zirimola, gazteentzako irratsaioa.

Zirimola gazteentzako irratsaioa

Euskaldunon artean badira zenbait zenbaki berezi, eta horietako bat da hamalau. Zentzuetako batek dioenez, dena baino gehiago dirudiena. Baina natura da kultura iturri nagusiena, eta mendia, agian, haren adierazpenik argi eta garbiena. Hori dela-eta, 14 zenbakiaren aitzakian lotu dugu, iltzez, sokaz eta lokarriz, gaurko gonbidapen sorta lapurren gordelekutik.

« Aurreko berriak :: Hurrengo orrialdea »