BILAKETAK

5 URTE

RSS-Podcast

aa

Donostiako Konstituzio plazatik eginiko zuzeneko saioa.

Gaur goizean Zuzenean Durangotik egindako saioa. Hainbat elkarrizketa entzuteko aukera…

Euskal sortzaileek Durangon aurkeztuko dituzten lanak gertutik jarraituko ditu infozazpi irratiak.
Saio berezia eskainiko du astelehenean goizeko 11:00tatik aurrera Ahotsenea gunetik. Agin Rezola
eta Gotzon Elizburuk gidatutako saioan hainbat gonbidatu izango dituzte; Durangoko disko eta
liburu azokako arduradunak, Ahotseneako bultzatzaileak, sortzaileak eurak eta baita Durangoko
herritarrak ere. Horrezgainera, konstituzio espainiarraren urtemuga hizketa gai izango dute eta
besteak beste, independentziaren alde antolatu den lipdub-a gertutik jarraituko dute.

Arrasaten Infozazpiren alde egindako egunaren zuzeneko saioa.

5. urteurrenarekin lotuta infozazpi irratiak kamisetak atera ditu. Herriz herri egingo ditugun saio berezietan egongo dira salgai. Larunbat honetan, azaroak 27, Arrasaten eskuratzeko aukera izango duzue. Emakumezko eta gizonezkoena 12 euroren truke eta haurrena 10 euroren truke.

INFOZAZPI IRRATIA 5 urte, geroz eta gehiago

Infozazpi irratiak 5 urte beteko ditu urtarrilean. Denbora honetan guztian proiektua egonkortzen joan da baina oraindik bide oparoa du egiteko irratiak. Erronka horri eutsiaz jarraituko dugu bidea egiten, pixkanaka baina etenik gabe.

Infozazpi Irratiak bost urte beteko ditu heldu den urtarrilean. Proiektua sortu zenean irratia arian-arian garatuko zela azaldu genuen hedabide berriaren bultzatzaileok, eta hala egin dugu bost urteotan. Orain, beste urrats batzuk egitera goaz, irratiari tamaina handiagoa emateko. Bere itzala gero eta zabalgoa izateko. Hori dela eta “Geroz eta gehiago” lema aukeratu dugu kanpaina honetarako.

5.ren urteurrena ospatzeko  Otxandion antolatua izan den aldeko egunaren zuzeneko saioa.

« Aurreko orrialdea :: Ondorengoak »