BILAKETAK

Postdata

RSS-Podcast

aa

Garaian ia pentsa ezina zena lortu zuten Neil Armstrong, Michael Collins eta Edwin Aldrinek. 1969ko uztailaren 20a zen. Asko dira ordea zuri beltzean iritsitako irudi haiek benetakoak ote diren zalantzan jarri dutenak.

Nafarroako Ikus-entzunezkoen eta Zinemaren Institutuak hainbat ekitaldi antolatu ditu 25. urteurrena ospatzeko. Horien artean, filmatzean parte hartu zuen taldea Urbasa inguruko tokietan berriro elkartzea. Irailerako iragarri dituzte ekimen gehienak.

Duela zortzi urte, 2001eko urtarrilaren 15ean ingelesezko Wikipedia sortu zuten eta orduz geroztik, entziklopedia libre eta doako hau hizkuntza gehiagotara zabaltzen joan da. Euskarazkoa duela sei urte sortu zuten eta dituen erabiltzaile kopurua bere baitan biltzen dituen artikuluekin alderantzen baldin bada, euskal wikipedistak oso aktiboak direla baiezta daiteke.

Añorgako Gazte Asanbladakoek aurtengo Karmenetako jaien edizioan berrikuntza bat ematea erabaki dute eta festetako pertsonaia berria sortu dute : Zementon. Añorgan porlanarekin lan egiten duen lantegi bat dago eta horrek zerikusia izan du izenaren hautaketan. Abestia ere egin diote.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Euskara Departamenduak GureGipuzkoa.net zerbitzua sortu du interneten. Laburtuz, Gipuzkoako historia biltzen duen gune grafiko bat dela esan daiteke. Batetik, Kultura eta Euskara Departamenduaren argazkiak izango dira bertan baina edonork bereak erakusteko aukera izango du. Creative Commons lizentzia erabili dute sustatzaileek.

Azken urteetan bezala, New Orleanseko Piknik batek ireki zuen atzo arratsaldean Gasteizeko 33. Jazzaldia. Aurten lehendabizikoz, Mendizorrotzara aldatu dute festa hasiera Armentiako zelaietan izan beharrean. Gaur, The Blind Boys of Alabama eta John Scofielden parte hartzearekin “Gospel Gaua” berreskuratuko dute gasteiztarrek.

Gure lurraldeak gizon emakume asko bidali ditu atzerrira eta gizon emakume asko ekarri ditu atzerritik. Patrizia Muñozek zuzendutako dokumentala eskainiko dute gaur iluntzeko 22:00tan Bilboko Zaharra kalean.

Garai batean, anbarra erokeriaren sendagaia zen batzuentzat, ugalkortasuna zekarren kutuna besteentzat, eta zorte ona ematen zuen talismana askorentzat. Baina guztientzat bazuen zerbait berezia erretxin fosilizatu hark; magikoa zen. Donostiako Gladysenean anbarrari buruzko erakusketa zabaldu dute.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »