BILAKETAK

Postdata

RSS-Podcast

aa

Urko Kolomok Nazio Batuen Erakundeak New Yorken antolatu zituen Herri Indigenen Topaketak aipatu ditu, eta Euskal Herriko ordezkarien hitzek sortu zituzten erreakzioneak azpimarratu ditu.

Jamaikara joaterik ez duenari Karibeko irla Bilbora ekarri diote egun hauetan. Hemen da berriro, laugarrenez, Bilboko udak reggae sustraiez janzten dituen jaialdia; udako erritmo geldo eta beroak gozatzeko parada eskainiko duen lau eguneko festa.

Ryanair hegazkin konpainia ekonomia krisiari aurre egiteko neurriak aztertzen ari da. Hegaldietan zutik bidaiatzen uztea da horietako bat, hala bidaiari gehiago emango lituzke hegaldiko eta konpainiaren kostuak murriztuko lirateke.

Martxan dira mundu osoan ezagunak diren San Fermin jaiak, 400 urtetik gorako historia dutenak. Ez dira ordea beti data berdinetan ospatu baina bada ia urte horietan guztietan errrepikatu den ekimenik: entzierroa.

Aurten bigarren aldiz, guraso eta seme-alaben arteko surf jaialdia jokatu du Lapurdiko Getarian, lehiaketa baino gehiago senitartekoen harremana eta laguntza neurtzen duen txapelketa.

Istoria Nafarroan hasten da eta bertatik, Uruguaiko diktadurara begira jartzen gaitu Tuterako zuzendariak. Filma Uruguaien dago egina ia osorik. Bi protagonisten lana Mauricio Dayu eta Maria Botto aktoreek egiten dute eta beraiekin batera, Emilio Gutierrez Cabak, Viviana Sacconek eta Nicolas Paulsek osatzen dute lan taldea. Ricardo Fernandez Blanco da gidoilaria.

Atzo arratsaldean, Donostiako eta Zumaiako hondartzetan bandera horia eta baita gorria ere jarri behar izan zuten. Zergatik ? Marmokengatik. Kostaldera eta, batez ere, hondartzetara iristen direnean traba egiten digute eta orduan “marmoka izurritea” dagoela esaten dugu. Halere, akaso hori gehitxo esatea da.

Sistema analogikotik digitalera pasako da telebista datozen hilabeteetan eta orain, trantsizio garaiak dira. Euskal Herriaren kasuan nafarrak izango dira aitzindariak. Gaur bertan, Erribera eta Lizarra aldeko 80.000 biztanlek “itzaltze analogikoa” biziko dute. Bi fase izango ditu itzaltze honek Nafarroan, lehena gaur hasi da eta bigarena eta aldaketa bukatutzat emango duena abenduaren 31n izango da.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »