BILAKETAK

Postdata

RSS-Podcast

aa

Aurreko asteburuan hasi zen baina udara osoan zehar luzatuko da. Helburua : uztailak ekarri ohi duen eguzki eta beroa arintzeko musika, kale antzerki eta zirku emanaldiak Elorrioko txoko guztietara zabaltzea. Datorren ostiralean adibidez, Gasteiz Big Bandek joko du eta larunbatean Txuma Murugarrenek. Datozen asteetako eskaintza ere ez da edonolakoa : Oreka Tx, Cherry Boppers eta Delorean euskal taldeak, atzerriko 17 Hippies, Blue Harlem eta Mastretta musikariak edota Teatro Bambuk, Circus Klezmer, Mumusic Circus eta Clownic taldeen antzerkia.

Gaur zendu da Michael Jackson 50 urte zituela bihotzekoak jota. Bere ibilbidean, abeslari, konposatzaile eta dantzari estatubatuarrak arrakasta handiak lortu ditu eta bere kantu asko pop musikako klasikoak bihurtu dira. Hala ere, beste artista handi batzuk bezala bere bizitza profesionala eta petsonala eskandaluz eta nabarmenkeriaz josiak egon dira.

Berako bakarlaria Erraldoien Patioko oholtza gainean ariko da bihar Kantu eta hitza zikloaren baitan.
Awañak azaroan kaleratu zuen Beratarrak.Awañak-ek Guanche Lurra esan nahi du Berebere hizkunztan eta jatorriz Tenerifekoa zen urrina hildako aitari egindako omenaldi gisa sortu zuen.

Bederatzi nafar bizardunek osatzen dute Bizardunak taldea. “Euskal folk radikala” omen dena lantzen dute eta Dubliners zein The Pogues irlandarren doinuak ardatz hartuta, izen bereko lehen lana plazaratu berri dute, sortu berri den Brian´s Records zigilu bizkaitarrean.

Zurrumurrua egi bihurtu da; Manu Chaok Heletan joko du, Euskal Herria Zuzenean jaialdian, uztailaren 3an. 14 urte zituela hasi zen talde batean jotzen. “Mano Negra”rekin zazpi urte egin ondoren, ekin zion bakarlari lanari eta orduz geroztik, bost diskotik gora ditu kalean.

Aukera dantza taldearen saioarekin, arratsaldeko zazpietan abiatuko da ofizialki Nafarroako artisauen azoka eta lau egunez izango da eskulanak ikusi eta erosteko aukera. 31 eskulangileren lanak topatu ahal izango dira bertan eta ez da kale animazioarik faltako.

Datu argigarri bat : 1990ean baino hamabost bat bider handiagoa da gaur egun Nafarroan dauden zikoinen kopurua. Gurelur elkarteak egin du zenbaketa. Aurten herrialde zaharrean, habia egin duten 813 zikoina bikote kontatu dituzte. Duela 19 urte, 49 bikote baino ez zeuden Nafarroan.

Hamaika musikariz baina, batez ere, kaleko musikarien ahots eta doinuekin osaturiko lana da hau. Berez, Mark Jhonson produktore estatubatuarraren ideia da, duela hamar urte izan zuen ideia eta lau urtez munduan zehar ibili eta gero, Kontinente guztietako musikarien bertsioak bildu ditu DVD formatuan. Musikak harresiak apurtzeko balio omen du…

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »