BILAKETAK

Postdata

RSS-Podcast

aa

Veolia multinazional frantsesak Jerusalemeko hiria eta legez kanpoko kolonia judutar batzuk lotzeko tranbia sarea eraiki behar zuen baina nazioarteko presioei esker proiektua bertan behera uzten duela iragarri du.

Parke honetako historia liburu batean batu dute, azken urteetan galdutako ondarea ezagutarazi eta berreskuratzeko asmoz.

Duela 40 urte, Rafael Rezabalek eta Andoni Albizurik aurkitu zuten Sastarraingo baserritik gertu, Zestoan. Zaldien margoak ikusi eta Jesus Altuna eta Joxe Migel Barandiarani deitu zieten. Azken honen hitzak ekarri dituzte gogora: tresnak eta margoak dauden tokietan, giza hezurrak behar direla. Antxieta kultur taldeko historiaurreko saileko kideek, hezurrak topatu nahi zituzten. Baina zaldiak aurkitu.

Angeluko Arte Garaikidearen Biurtekoak eskulturekin jantzi du kostaldea hirugarren aldiz. Euskal herriko eta kanpoko hamar artistek inguru berezi horretarako espresuki sortutako beste hainbeste artelanek jantziko dute hondartzen pasealekua uztailaren 31ra arte.

Rahaf Harfoush-ek, Barak Obama Etxe Zurira eraman zuen lasterketan parte hartu zuen Internet bidezko kanpainaren arduradun bezala. Donostiako Kursaalean izan zen asteazkenean eta “Yes we can” kanpaina sarean nola garatu azaldu zuen.

Nafarroako Gobernuko bozeramaleak, Alberto Catalanek eta Espainiar Gobernuko zein ejertzitoko ordezkariek atzo bertan eman zuten erabaki honen berri. Ekainean zehar, astebururo bisita gidatuak izango dira Ezkabako gotorlekuan. Hori ba, beraien helburua ez da memoria historikoa berreskuratzea. Diotenez, bisita gidatu hauen bitartez “Nafarroako ondare historikoa indarrean jarri eta bakearen, segurtasunaren, defentsaren eta Indar Amatuen gaineko jakintasuna hedatu” nahi dute.

Ostiralero moduan, asteburuan zein film estreinatuko diren esan digu Itziar Amestoy-ek Bostetako Diligentzian.

Iazko arrakastak bultzatuta, indarberrituta dator aurtengo Zarauzko bigarren musika dokumental zikloa. Bihartik hasita, datozen lau ostiraletan musikaz gozatzeko aukera izango da hiru modutan: zinema, kontzertuak eta argazkiak. Modelo zineman emango diren lau dokumentalen ondoren zuzeneko emanaldiak izango dira Tarin tabernan, eta Photomuseumen “Rockaren aztarna Zarautzen”, herriko taldeei buruzko erakusketa, zabalduko da.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »