BILAKETAK

Postdata

RSS-Podcast

aa

Udaberria eta uda gustura hartzen diren urtaroak dira: eguna luzeagoa da, tenperatura epela eta beroa, jaiegunak iristen dira, kalean egoteko aukera gehiago izaten da…baina udan oporraldiek dieta aldatzen dute. Nola eutsi elikadura osasungarriari?

“Bazen garaia”, esan du forokideren batek berria ezagutu duenean; alegia, gmail euskaraz konfiguratzeko aukera dagoeneko eskura dagoela.

Boikot ekonomikoa aldarrikatzen du elkarte batek baino gehiagok sistema kapitalista bortitzaren une ahulenean. Horietako bat da, Kataluniako CRISI kolektiboa. Dirua bankuetatik ateratzea eta banku etikoetan sartzea proposatzen dute.

Duela bost urtetik Euskal Herria aldizkariak antolatzen duen jaialdi berezia da Mundumira, mundu osoko kultur adierazpenak biltzen dituena eta musika ardatz duena. Antolatzaileek dioten bezala, Mundumira beste edozeren gainetik “munduko aniztasunaren ospakizuna da, kultura eta etnia askoren arteko topagunea”.

Andoaingo Gaztetxea, Aitor Arregi “Txisto” eta kamera bat. Horiexek, Andoaingo gaztetxeko kideek kaleratu duten “Istorio bat kameraren atzean” liburuaren hiru osagai nagusiak.

Andoaingo gaztetxea 80ko hamarkadako musikaren errepublika txiki bat izan zen, mugimendu guzti horren enbaxada bat eta Aitor Arregi “Txisto” zorionekoa izan zen sasoiko beste gazte asko bezala, bere herriko, Andoaingo, gaztetxea Euskal Herriko eta atzerriko talde askorentzat erreferente bihurtu zelako.

Euskal talde esanguratsu gehienez gain, nazioarteko underground eszenako talde garrantzitsuenak handik pasa ziren; eta guztiak “Txisto”-k jaso ditu.

Mundakako Udalak olatuaren gaineko ikerketa agindu zion Azti-tecnalia, itsas eta elikadura ikerketan diharduen institutu telknologikari eta, oraingoz, olatuaren etorzina bermaturik dagoela ondorioztatu du. Duela urtebete inguru, Urdaibaien egindako indusketa batzuen ondorioz olatu famatua desagertzear izan zen. Ikerketak kezkak uxatu ditu beraz.

Lan andana utzi du bere ibilbidean zehar, “La Tregua”, “Gracias por el fuego”… edota bere azken bi sorkuntza lanak ; “Vivir adrede” saikera eta poema bilduma bat, “Testigos de uno mismo”. Bere konpromezu sozialarengatik eta politikoarengatik herbestea ezagutu zuen Benedettik .

Euskal folklore tradizionala irauli nahi duen proiektua aurkeztu dute Iñaki Plaza eta Ion Garmendiak. Txalaparta, pvc-ko tutuak, txistua eta trikitixa erabili dituzte beren diskoan.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »