BILAKETAK

Postdata

RSS-Podcast

aa

Gaur hasi eta hilaren 24ra arte luzatuko da Cannesko Zinemaldia. Besteak beste, Loach, Tarantino, Von Trier, Almodovar eta Lee lehiatuko dira sail ofizialean. Inoiz baino faborito gehiago Urrezko Palma irabazteko.

Bi hilabete baino gutxiago geratzen da Iruñean festa handiak eztanda egin dezan, eta dagoeneko badute San Ferminetako kartela iruñarrek. Angel Blanco errenteriarraren “Gora San Fermin, viva San Fermin” izeneko lana izan da aukeratua.

Euskal kantuak flamenko doinuetan egiteari ekin diote bi gazte bermeotarrek. Jorge eta Israel Pisa anaiak dira, 17 eta 7 urkoak. Batek gitarra eta besteak, kaja eta ahotsa. Errepertorioan, besteak beste, “Bermeoko portuan”, “Euskal Herrian euskaraz” edota Ken7-ren kantuak dituzte.

Astelehenean hasi zen eta igandean amaituko da ofizialki. Aurtengoa bere hamabostgarren edizioa da eta horrekin batera berrikuntza dezente izan dira . Gaur gauean, gaueko hamarretatik aurrera “FANT laburrean” sekzioko ikusleen saria banatuko da eta publikoarentzat zabalik daude ateak. Fantasiazko 12 film laburren artean aurkeratu beharko dute ikusleek aurtengo “FANT laburrik” onena. Bihar berriz, sekzio ofizialeko irabazlea jakingo da Zinemaldiaren amaiera ekitaldian.

Ben Southall britainiarrari 84.000 euro -bai- emango dizkiote sei hilabetez Australiako uharte tropikal bat zaintzeagatik eta bizipenak blog batean idazteagatik. Queensland australiar uharteko turismo sailak antolatu duen lehiaketako irabazlea da morroskoa. Munduko lanbiderik onena hautatzea zen helburua.

Aurreko astean, ostegunez, Aralargo guardetxea itxi zuten eta berarekin batera mendizaleentzat eta eskiatzaileentzat ezinbesteko erreferente izandako etxea historiara pasa da. Antza, eraikina ez zegoen egoera onean azken urteotan eta arrazoi hori dela medio hartu zuen duela hilabete batzuk Nafarroako Gobernuak guardetxea ixteko erabakia. Eraikinarekin zer egingo duten ez dago argi, bai ordea, istorioa polit asko utzi dituela bere ia ehun urteko ibilbidean.

Axun eta Maite filmatzen hasiko dira Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga. Bi emakume helduren artek maitasun istorioa da. Zizurkulgu Irola baserria plato bihurtzear da.

Unesco Etxea-k eta Munduko Hizkuntza Ondarearen Unesco Katedrako Amarauna ikerlari taldeak egin du ikerketa eta besteak beste, erdaldunek euskararekiko dituzten jarrerak eta iritziak elebitasunerako mesedegarriak diren edo ez aztertu nahi zuen. Ikerlari talde honek egindako lanean jasotzen denez erdaldun asko “bi munduko egoeran” bizi dira, alegia, ez direla sartu euskararekin lotuta dagoen munduan. Halere, euskararen munduarekiko balorazio positiboa egin du gehiengoak eta hobeto ezagutzeko interesa erakutsi du.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »