BILAKETAK

Postdata

RSS-Podcast

aa

Udaberri itxurarekin topatuko duzue egun hauetan Bilbo zaharra. Lorez apaindua. “Bilbao Lorategia” nazioarteko lehiaketa izaten ari da bigarren urtez jarraian. Bi hilabete baino iraungo ez duten lorategiak hirian barna sakabanatuta daude dagoeneko.

Nafarroako gobernuak hainbat euskal hedabideei diru laguntzak kentzeko hartutako erabakiari, originaltasunez erantzutea erabaki du Xorroxin irratiak. Dirua biltzeko zozketa bat antolatu dute uztailaren 26rako. Behiak izango dira zozketako protagonistak.

“Together Through Life” diskoa gaur kaleratu du mundu osoan Bob Dylanek. Bluesak gidatzen ditu lan berriko hamar kantuak. Bluesa eta rock dira oinarriak, eta country soinua laguntzaile. 45 minutu, betiereko gaiez horniturik: maitasuna eta minak.

Eguraldiaren mapa estatu auzi bilakatu dute Euskal Autonomi Erkidegoan PSE eta PP Jaurlaritza berria eskuratzera doazenean. Zazpi herrialde ez baina, soilik Araba, Bizkaia eta Gipuzkoaz osatutako mapa ikusiko omen dugu aurrerantzean EITB hedabide publikoaren eskutik. Euriak edota eguzkiak ordea, orain artean bezala jarraituko dute tarteka eguna iluntzen eta besteetan argitzen euskaldunontzat.

Gaur haisko da Donostiako Tabakaleran Look Again bideo erakusketa eta ekainaren 21ra arte, nazioarteko bost artisten bideoak ikusi ahal izango dira bertan. Rui Toscano eta Filipa Cesar portugaldarrak, Rosalind Nashshibi Erresuma Batukoa, Anri Sala albaniarra eta Marine Hugonnier frantziarra dira sortzaileak. Errealitatea beste modu batera begiztatzeko ikusentzunezko esperimentazioa.

Elgetako Udalak eta Intxorta 1937 Elkarteak bultzatu dute ekimena eta hilabete luzez lanean aritu ostean, gutxi falta da memoria eta turismoa uztartzen dituen ideia berritzaile hau martxan jartzeko. “Gerra Zibila Euskal Herrian. Ibilbide tematikoa Intxortaren magalean” du izena egitasmoak.

Zalaparta itzela sortu du espainiar Gobernuko Hezkuntza Ministro berriak. Bere Ministerioaren wen gunean Anjel Gabilondo deitu beharrean, Aingeru gabilondo izenarekin batailatu dute. Interneteko itzultzaileek lana erraztu dezaketela, dudarik ez, baina kasu honetan lotsagarri utzi dute Ministerio oso bat. Euskaratik gutxi duten esaldiak topa daitezke bertan…

Cannille Pirinioetako mendebaldean bizirik zegoen azken eme heldua zen eta 2004. urtean ehiztari batek hil zuen. Orduz geroztik, ehiztaria zigortzeko eskaria egin dute talde ekologistek. Halere, dena ez da albiste txarra, duela astebete inguru hartz berri baten arrastoa topatu omen dute adituek Pirinioetako basoetan.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »