BILAKETAK

Postdata

RSS-Podcast

aa

Juan Sangre eta bere talde berria, The Governors dira abestiaren egileak. Letraren sortzailea berriz, Fredi Paia bertsolaria da eta abestian, besteak beste, Komako Brigik, KOPeko Juanrak, Ken Zazpiko Eñautek edota Sorkunek hartu dute parte. Azken hauek, beste 60 talde gehiagorekin batera ekainaren 19, 20 eta 21ean Lakuntzan ospatuko den elkartasun jaialdi erraldoiean izango dira.

Gaurtik aurrera ikusi ahal izango da zine aretoetan Palestinako belaunaldi berrien frustrazioak agerian uzten dituen filma. Annemarie Jacir zuzendariak arazo eta oztopo ugari gainditu behar izan ditu bere lehen pelikula hau aurrera eraman eta aurkezterakoan. Esaterako, Canneseko jaialdian aurkeztu ondoren, sei aldiz ukatu diote Palestinarako sarrera eta Jordaniara joan behar izan du bizitzera.

Hainbat herrialdeetako albisteak herrialde bertako hizkuntzan irakurri daitezke hainbat liburutegitan; horietako bat da Irungo Ikust-alai, Munduko Egunkariak izeneko txokoa atondu dute bertan.

Estatu frantseseko The Wit aholkularitza enpresak datorren udazkeneko telebista ekoizpenik aipagarrienen zerrenda aurkeztu du Cannesko MipTV azokan. Jantzi gutxiko emakumeak eta “reality”ak dira telebista ekoizpen “berritzaileetan” nagusi.

25 filmetan bidaia zirraragarriak egiteko aukera izango da aste honetan Donostiako Aquarimuean, gaur hasiko baita Ur Azpiko Zinemaren Nazioarteko Zikloa. 33. aldia du aurten eta marrazoak izango dira protagonista nagusiak.

Oihana Garciak EHUn egindako doktore tesiak graffitien kontrako produktu berri bat garatzea lortu du. Gainera, formulazioa ez omen da kaltegarria ingurumenarentzat eta badirudi ekonomikoki bideragarria dela. Helburua, margoz zikinduriko ondore historikoko materialak kalterik gabe garbitzea. Asmakizun ona, beti bezala, bere erabilpenaren arabera, gure herri eta auzoetako margo eta graffiti asko ere gure ondare historikoaren parte baitira.

2000 urteko irailean Nazio Batuen Erakundeak bere Milurteko Garapen Helburuak izendatu zituen. 2015erako lortu beharreko 21 xedeen artean erditzerakoan hiltzen diren emakume kopurua jaistea zen. Betetzen errazena omen zen, hori zioten orduan.

Eremu urriko hizkuntzen literaturak badu hemendik aurrera aterpea gurean, Pasai Donibanen izango da hori, Hugoenea etxean. Euskal Idazle Elkarteak proposatu zion udalari eta honek onartu eta etxea egokitze lanak egin ostean, atzo sinatu zuten lankidetza hitzarmena.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »