BILAKETAK

Postdata

RSS-Podcast

aa

EH Zuzenean jaialdian izango da uztailean Emir Kusturica musikari eta zinema zuzendari ospetsua, berak gidatzen duen No Smoking Orchestra taldearekin.

New York-eko Tompkins Square parkean egin dituzte lanik gabe daudenen arteko lehen olinpiadak. Parte hartzeko baldintza bakarra, langabetuen zerrendan egotea.

Gustave Eiffel ingeniari frantsesak eraikiriko dorreak 120 urte bete ditu gaur. Atzo berriz, Maurice Jarre musika konpositore eta zuzendari frantziarra hil zen, Los Angelesen, 84 urte zituela, minbiziaren ondorioz.

Gasteizko Gorbeia kaleko tabernariek ostegunetan martxan jarritako ekimena da. Lau urte dira dagoeneko abiatu zutela eta sekulako arrakasta lortu du; hiriko beste auzo asko hasi dira pintxoaren eta edariaren formula erabiltzen.

93 urteko emakumeak gose grebari ekin dio Belgikan eutanasia ezar diezaiotela eskatuz. Gai honekin lotuta, zer esan handia eman du Dave Hanrock kazetariak egin duen “Death´s cocktail” erreportaiak.

Besteak beste, Indonesiako ipar mendebaldean dauden Molucas uharteetan adibidez, Rutagh eta Alang hizkuntzek 50 eta 70 hiztun dituzte hurrenez hurren, alegia, bizirauteko aukera gutxi dutela. Uri Tadmor hizkuntzalari indonesiarra argiki mintzo da Indonesiako kasu larri hauek hizpide hartuta: “Askotan ez gara ohartzen baina hizkuntza kultura ororen oinarria da eta hemen, Indonesiako uharte hauetan, poesia, ipuinak, abestiak, dena, den-dena belaunaldi bakar batean galdu daiteke”. Ikaragarria, mundu bat belaunaldi bakar batean mundutik at.

Gaurtik hasi eta datorren maiatzaren 13ra bitarte, Reuters berri agentziaren argazki erakusketa izango da ikusgai Donostiako Okendo kultur etxean. Orain gutxi hain zuzen, Donostian izango den erakusketaren izen bereko liburua osatu du agentzia honek, 500 bat argazkirekin. Horietatik 63 Donostiako erakusketan izango dira. Hiruk gainera, World Press Photo sari prestigiotsua irabazi dute.

Porrusalda, marmitakoa, taloa eta Basque Culinary Center Fundazioa. Andoni Luis Aduriz, Hilario Arbelaitz, Karlos Argiñano, Juan Mari Arzak, Eneko Atxa, Martin Berasategi, Pedro Subijana eta euskal sukaldeetako abanguardia. 2011. urterako Euskal Herriak “Sukaldearen Unibertsitatea” izango omen du. Primeran. Izan ere, Euskal herriak kultur gastronomiko oparoa du eta maila handi batean gure ama eta amonei zor diegu hori. Kuriosoa da baina, atzokoan, “Unibertsitate” honen aurkezpenean, ez zen emakume bat bera ere ikusi.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »