BILAKETAK

Postdata

RSS-Podcast

aa

Ardo eta sagardo zale asko dagoen arren, Euskal Herriko taberna gehienetan garagardoa da tarte handiarekin gehien edaten den edaria. Gurean ordea, gutxi dira edari alkoholiko hau ekoizten dutenak. Hiru garagardo ekoizle ezagutu ditugu gaurkoan ; Pagoa gipuzkoarra, Akerbeltz zuberotarra eta Etxeko Bob's Beer lapurtarra.

Madril erdigunean dagoen XIX. mendeko Beti Jai pilotalekua mantentzeko ekimena jarri du martxan bizilagun talde batek. Eraikina eraberritu eta erabilera publikoa exijitzeko plataforma sortu dute “Salba dezagun Madrilgo Beti Jai Frontoia” lelopean.

Bi aste baino ez dira falta “Korrika”ren 16. edizioak bere bideari ekin diezaion. Aurtengoan Nafarroan hasiko da, Tuteran, eta Gastezien amaituko da. 16. edizio honen lelo nagusia : “Ongi etorria euskaraz bizi nahi dugunon herrira!”. Bereziki kanpotik etorri diren eta euskara ikasi dutenei eta euskara galdu eta berrikasi dutenei emango diete ongi etorria “Korrika”lariek.

Aldaketa garaiak dira ipar Euskal Herriko musika eta kultur festarik handi eta ezagunenetakoarentzat, aspalditik zioten eraldaketa zetorrela eta aurtengoa horretarako probestu dute antolatzaileek. Berrikuntza dezente prestatu dituzte eta horietako bat hain justu, uztaileko festibalaz aparte antolaturiko elektro musikari eskainitako festibala da : Elektrotasuna. Larunbatean izango da Hazparneko Mendebala aretoan.

Zimurrik eta ile zuririk gabe bete ditu 50 urte panpinen erreginak. Ilehori, ilegorri, irribarretsu, haserre eta goibel, mila modutara ezagutu dugu baina beti emakume “perfektu”, sexy eta modaren jarraitzaile sutsu.

Sarkozy presidente frantsesak internet bidezko deskargak legez kanporatzeko lege proiektua aurkeztu du, eta hautsak harrotu ditu.

Arratsaldeko zortzietatik aurerra eta Donostiako Kursaaleko Auditoriumean, 80. hamarkadako talde mitikoaren akordeak izango dira entzungai. Halere, ez dira Pink Floyd-eko protagonistak taularatuko, The Australian Pinkl Floyd taldekoak baizik. David Gilmourrek, Pink Floyd-eko abeslariak aitortu duenez, “euren taldeari eta musikari sekula egin zaion tributurik fidelena” omen dira.

Katalanaren egoera normalizatzeko bidean zinema kanpoan geratzen ari dela ohartuta, lege egitasmo bat bultzatu du Kataluniako Generalitateak. Legeak aurrera eginez gero, zinema aretoetan eskainitako film atzerritarren erdiak katalanez eman beharko dira, bikoiztuta edo azpitituluak jarrita.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »