BILAKETAK

Postdata

RSS-Podcast

aa

Korrika Kulturala abian da eta Edorta Jimenezen “Mirande Kabareta” estreinatuko dute gaur iluntzean Bilboko Balcon de la Lola aretoan.

Martxoaren 2an aterako da kalera “No Line on The Horizon”. Marokon hasi zituzten grabaketa lanak eta New York eta Londresen eman dizkiote azken ukituak. Hauxe aurrerapena: “Get on your boots”

14 urte eta gero zein eskentokitan berragertuko diren argitu ez badute ere, Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean kontzertuak egingo dituzte. Joandako garaiak gogoratzen ari omen dira Zaramakoak, ziur baina gehiago izango direla eurak ikusi eta entzutean garai zaharrak gogoan izango dituztenak.

Indiako kaleetan jazotako historioa kontatzen du produkzio britainiarrak. Estatuatxo ugari jaso du, zuzendari onenarena eta soinu banda onenarena tartean.

Andoaingo gaztetxetik pasatako hainbat musika talderen kronika biltzen du argazkitan Aitor Arregi Txistoren “Istorio bat kameraren atzean” liburuak.

Coldplay talde britaniarraren “Viva la Vida or Death and All His Friends” izan da 2008ko diskorik salduena munduan. Ondoren doa, AC/DCren azken lana: “Black Ice”.

Erotismoaren mundua osatzen duten elementu guztiak izango dira Espoerotikusen, erotismoaren Europako azokan. Bihar arratsaldean hasi eta igandera bitartean egingo da Kursaal jauregian, Donostian.

Gaurtik hasi eta aste osoan zehar, bere filmak ikusgai izango dira Bilboko Capitol eta Bilborock aretoetan. Larunbatean jaso zuen aktore eta zine zuzendariak saria antolakuntzaren eskutik. “Hartu dituen arriskuengatik, politikoki sortzaile engaiatua izateagatik eta zinema desberdin bizitzeko eta egiteko izan duen adoreagatik” eman zioten saria. Onerako zein txarerako, estetika hutsetik haratago hausnarketa bultzatzen duten lanak dira bereak ; batzuek dioten bezala, porno politikoa da Bruce Labrucek egiten duena.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »